Zer da, zertan datza?
Udal hilerrian gorputz-hilobiratzeko eskabidea, eta hilobi eskubidearen esleipena. Hilobi, horma-hobi, hobi komun, hezurtegi eta kolunbarioen esleipena, kasu guztietan, emakida bidez gauzatuko da.
Nork eskatu ahal du?
Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak. Horma hobirik (nitxo propiorik) eduki gabe lur emateko eskaera eginez gero, hildakoak Larrabetzun erroldatuta egon beharko du.
Eskaera eredua
- Eskabide-orria, eredu normalizatuari jarraiki egina: ESK-001-00 hurrengo hauek barneratuz:
- Lur emateko eskabide-orria (horma-hobirik eduki ezean, eskabidea bikoitza izango da, horma-hobiaren emakida ere sartu beharko baita).
- Erregistro Zibilak egindako “Ehortzeko Lizentzia” aurkeztu beharko da Udalean.
- Horma-hobia edukiz gero, hobiari dagokion jatorrizko titulua edo haren kopia aurkeztu beharko da.
- Ordezkaritza bitartez aurkezten denean: BAI-001-00
Non tramitazen da?
Udalean:
- a) Aurrez aurre:
- Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
- Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
- b) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx
Prezioa
- Tarifa bat ezarriko da hilarri, uztai eta zenbakien kostuagatik.
- Horrez gain, aipatu prezioari ehorzketa gastuak gehituko zaizkio.
Prozesuaren edo ebazpenaren epea
- Zenbatetsitako epea: Lur emateko baimena unean bertan ematen da.
- Legezko gehieneko epea: hiru hilabete.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.
Ardura daukan unitatea
Hirigintza