Pertsona ospetsuak

 

Toti Martínez de Lezea Gasteizen jaio zen 1949an, eta orain dela hogei urte baino gehiago Larrabetzun dauka bizilekua . Ingeles eta frantses itzultzailea da. Bere artistiko egonezinak 1978an Kukubiltxo antzerkia eratzera eraman zuen, bere senarrarekin, Alberto, eta beste Larrabetzuko gazterekin batera. Talde honetan bost urte eman zituen.

Laurogeigarren hamarkadan, hainbat euskal legenda-liburu idatzi zituen eta, era berean, ETBrako haurren programagintza egin zituen.

1998an bere lehenengo nobela argitaratu zuen, La calle de la Judería tituluduna, XV. mendeko Gasteizko familia judu konbertitu baten bizitzari buruz iharduten dena. Urte bat beranduago argia ikusi zuen Las Torres de Sancho liburuak. Ordutik, Toti Martinez de Lezea zenbait nobela argitaratu ditu: La Herbolera (2000), Señor de la Guerra (2001), La Abadesa (2001), Mensajero del Rey (2002) y Los hijos de Orgaiz (2002). 2003. urtea emankorra izan da, lau nobela argitaratu dituela, La voz de Lug, La hija de la luna, La Comunera y Antxo III Nagusia.

 Toti Martinez de Lezearen liburuek harrera ona eduki dute irakurleen artean eta, hau dela bide, hiru Zilarrezko Luma eskuratu ditu. Lehenengokoa Donostiako liburu azokan (2001) eta beste biak Bilboko liburu azokan.

Gaur egun, bere idazle-lanak hainbat hedabideetan egiten dituen kolaborazioekin batera gauzatzen ditu. Honezaz gain, maskota erraldoiak eratzen ditu; hala nola, Diario Vasco, Kutxa, Deportivo Alavés, Adidas, eta abar.

http://martinezdelezea.com/autobiografia/