Pertsona ospetsuak

 

 

Jesús Loroño Larrabetzun (Bizkaia) Goikolexaldeko baserri batean jaio zen 1925ko Ekainaren 10an. Bederatzi anaia arreben artean zortzigarrena zen eta txikitatik bizikletarekin amets egiten zuen.Halaz ere, bere hasiera ez zen erraza izan eta familiak kontra egiten zion. Kirolari honek bere zaletasun hau baserriko kanpo eta barruko beharrekin batera landu behar zuen; izan ere, kirol honekiko ilusioak gauez entrenatzera ere bultzatu zuen.

17 urterekin bere lehenengo lasterketan hartu zuen parte, Lemoan, hain zuzen. Txirrindula zahar bat eta bere arreba batek koltxoi bateko oihalaz eginiko maillota eraman zituen. Lasterketa amaitu zuen besteak dantzaldian zeudenean. Dena dela, ez zuen amore eman eta, ezbeharrei uko eginez, oso helburu zailak lortu zituen, 1947ko Narancorako igoerak txirrindularitzaren goi-mailan kokatu zuen arte.

Jesus Loroño 65 garaipen lortu zituen 16 profesional mailan. 1953 urtean Frantziako mendiko Bira lortu zuen. 1954. urtean Espainiako mendiko lehiaketa irabazi zuen.1957. urtean Frantziako Biran bosgarren geratu zen, eta Espainiako Bira eta Volta Catalunya irabazi zituen. Urte bat geroago Italiako Giroan zazpigarren geratu zen eta Eibarreko Bizikleta irabazi zuen bigarrenez. Guztira, hamar Espainiako Biretan parte hartu zuen, bost Tourretan eta hiru Girotan. 1962 urtean txirrindularitza utzi zuen, Baiona-Bilbao klasika profesional bezala bere azken lasterketa zelarik.


Palmaresa


1947
 Begoñako Zirkuitua
Arantzazuko Igoera
Morga
Zallako Zirkuitua
Altsasu
Narancoko igoera bigarren Sektorea
Narancoko nagusi Igoera
1948
 Santurtzi
Santander
Larrabetzu
   

1949
 Arrateko Igoera
Fikako Zirkuitua
Basauriko Zirkuitua
Santurtziko Zirkuitua
Barakaldo
Astrabudua
Ispazter
Zornotzako G.P
Getxoko Zirkuitua
Zaratamo
Erandio Goikoa
Begoñako Zirkuitua (bere bizikleta Jauregiri utzi arren deskalifikatuta)
Gernika G.P
Astilleroko Zirkuitua
Talaia Igoera
Larrabetzu
Bermeo


1950
 Barakaldoko Zirkuitua
Sardineroko Zirkuitua
Santurtzi


1951
 Bergara
Bilboko udala G.P
Villaviciosa
Sardineroko Zirkuitua


1952
 Eibar (Mardaras trofeoa)
Barakaldo
Renteria
Bilboko G.P laugarren etapa


1953
 Lazkaoko Saria
Hamargarren etapa Biran
Mendiko erregea Biran 

 
1954
  Espainiako mendiko Lehiaketa
Iurreta


1955
 Bergarako San Antonio G.P
Sardineroko Zirkuitua
Talaia Igoera
Voltako seigarren etapa
Voltako zortzigarren etapa


1956
 San Gregorio G.P
Espainiako bira
Asturiaseko biran hirugarren etapa


1957
   Espainiako CR biran hamahirugarren etapa
Espainiako bira
Urduliz G.P
Kataluniako bira
Kataluniako biran hirugarren etapa
Frantziako bosgarren bira


  1958
  CR Bicicleta EIBARRESAko hirugarren etapa
Bicicleta EIBARRESA
Espainiako biran hamahirugarren etapa 

 
1960
   C.R Bicicleta EIBARRESAko lehenengo etapa
CR Muxika
Muxika