Pertsona ospetsuak

 

Begoña Vicario 1962an Caracasen jaio zen (Venezuelan). Gaur egun Larrabetzun bizi da bere bost seme alabekin. Arte Ederretan lizentziaduna EHU-ko ikus entzunezko espezialitatean. Animazioa ikasi zuen PIOT-en estudioan, Moskun, 1991 eta 1993an Gasteizen kurtso animazio-esperimental desberdinetan parte hartu zuen.


1988tik EHU-ko Arte Ederretan animazio irakaslea da. Mugimendua adierazten, zinemako animazioko funtsak eta bere teknikak irakasten ditu. 1995an Begoña Vicario zinemako produkzio etxea eraiki zuen. Urte bi beranduago, animazio film laburrean Goya saria irabazi zuen Pregunta por mí filmarekin.
Azkenengo urteetan animazioko zinemarekin esperimentatu du, munduko ezagutza modu bezala, eta zenbait film labur egin ditu:

Geroztik ere  1993an 35 mm. Animazioa
Hara-Hona  1994an 36 mm. Animazioa
Zureganako grina  1996an 35 mm. Animazioa
Pregunta por mí  1996an 35 mm, 4'. Animazioa
Haragia  1999an 35 mm, 12'. Animazioa