Erdu Larrabetzura

 

Kokapena: Goikola Auzoa

Ezaugarriak: XV. mendeko buru landatuak dauzka

Oloste Jauregia Larrabetzu-Goikolexea bidean dago. Jauregi hau XVII. mendean eraikitzen hasi zen.

Aurrealdea harriazkoa da eta aldamenak adrailuz egin dira. Aldameneko eskailera batek solairu nagusirako sarrerara eramaten du. Solairu nagusi honetan, sarrerako ate gainean ate armarri landua dauka. Aurrealdean, XV. mendean eginiko erliebedun buruak daude.