Historia

Larratzuko armarria

Larrabetzu paper garrantzitsua izan zuen erdi aroko Bizkaian.

Jaunak Goikolexaldeko elizara joaten ziren foruak zin egitera.

Bizkaiko jaun izan zen Juan Infantearen onuraz sortua, 1376an datatua Olmedun, Bizkaiko merindadeetako gizon onen saloz, Ahaide Nagusiek egiten zituzten gaiztakerien aurkako babes eta defentsa gisa.

Larrabetzuko Elizateko aginte barrutian bertan eratu zen, geroxeago, honen izena hartu zuelarik. Sorrera Juan Lehenengoak ziurtatu zuen 1381ean Gaztelako erregea zela, geroago, 1393an Enrique IIIak eta 1481ean Errege Katolikoek. Bere mugartean armaetxe garrantzitsuak finkatu ziren, larzako Adan, Sarriá, Zugasti, Basarazko Dorrea eta Goikolexeako Dorrea.

Gobernua

Gobernatzeko alkate bat, sindiku bat eta erregidore bat izan zituen, eta Gernikako Batzar Nagusietan jesarleku eta 18. botua zeukan.

Bi eliza

Hiriak bi eliza dauzka; bata San Emeteri eta Zeledonio eliza, Bizkaiko zaharranetariko bat, jaurreriko nekazari zentsuatuek sortua IV. mendean. Jaurerrian zin egiten zituztenetariko bat zen. Bestea, ‘Santa Maria de la Asunción’ izenekoa, XV. mendean eraikia.

Aretxabalaga zuhaitza

Mugartean, Aretxabalaga ganean, izen berberako zuhaitza zutik dago, bizkaitarrek jauntxo berriei harrera eta agurra egiten zizkieten lekua, hauek euren karguez jabeltzera joaten zirenean. Harrera egingo ondoren Jauna Larrabetzura abiatzen zen, San Emeteri eta Zeledonio elizan zin egiteko (aurretik Bilbon egin zuen) eta gero behin-betirako Gernikako Arbolapean.

Larrabetzuko garapena