Albisteak

 

Larrabetzuko liburutegitik bialdutako mezua larrabetzuko elkarte guztiei:

"Udalean, Errebaleko edifizioaren eta herriko  zenbait espazioren erabilpena aztertzen galbiltza. (Errebale, Udaletxeko gelak, ludoteka berria, eskolako gimnasioa,  Anguleri…).

Honi, irtenbiderik egokiena eman ahal izateko elkarte edo talde bakoitzaren beharrizanak ezagutu nahi dogu. Honetarako, hausnarketatxo txiki bat egitea eskatzen dautsugu.

Elkarte bakoitzak  bere buruari galdera batzuk egingo dizkio:

Nire elkarteak ze nolako espazioa behar du? Espazio irekia, gela txiki bat….
Noiz behar dut espazio bat? (Egun eta ordu zehatzak). Hau gero, betiko eskariarekin konfirmatuko dugu edo Udaletxean edo Angulerin.
Material berezia behar dut?
Non gordeko dut materiala?
Aulkiak edo mahaiak behar ditut? Zein motatakoak?
Igogailua behar dut?
Nire ekintza beste ekintza batekin bateragarria izan daiteke?
Isiltasuna behar dut?
Orain arte non batu gara? ¿Txarto edo ondo gaude (arrazoiak)?

Goiko hauek galdera orientatiboak dira, zerbait gehiago gehitu nahi baduzue, hobeto!"

Honegaz batera, herrian daukaguzen lokalak inbentariatzen gabiz.

Eta gero datu guztiak daukagunean, mahai gainean jarri eta gaia landuko dogu  denon artean.