Albisteak

 

2015eko azaroaren 16an beheko adierazpena argitaratu genuen webean.

Idazkariaren txosten juridikoaren arabera, abenduko Osoko Bilkuran aurkeztua, argitaratzea errakuntza izan zen irizpena ematen da, adierazpena ez baitzen Osoko Bilkura onartua izan. Alkateak albistea kendu zuen webetik azaroaren 26an, txosteank esango zuenaren zain, eta, abenduko osokoaren ostean, errakuntza onartzen du.

Bitartekoak jarriko ditugu horrelakoak berriro gerta ez daitezen.

Konzentrazioa eta adierazpena Pariseko erasoen aurrean

Euskadiko Udalen Elkarteak euskal gizartearen aldarriarekin bat egin nahi du, eta, lehendakariaren deiari eutsita, udalei eskatu nahi die datorren astelehenean, azaroak 16, eguerdiko 12:00etan bost minutuko gaitzespenerako isiletara kontzentrazioak antolatzeko instituzioen aurrean.

Atzo Parisen gertatutako eraso latzen aurrean adierazpen hau helarazi nahi dio gizarteari eta iritzi publikoari:
• Lehenik eta behin gure samina adierazi nahi diegu Pariseko erasoetan hilik edo zauriturik izan diren herritarrei eta haien familiei. Horrekin batera gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu Frantziako estatuko herritarrei une larri hauetan. 



• Giza eskubideetan eta demokrazian oinarritutako gizarte ereduan sinesten dugu, eta horren alde lan egiten du eta borrokatzen du egunero, Euskal Herrian eta mundu zabalean harremanak dituen herrialde guztietan. Mundu osoan gertatutako giza eskubideen eta oinarrizko printzipio demokratikoen aurkako eraso guztiak salatzen ditugu.
• Zentzu horretan, Parisen gertatutako erasoaren erantzuna giza eskubideetan eta oinarrizko irizpide demokratikoetan oinarritu behar dela aldarrikatzen dugu. Populazio zibilak modu bidegabean pairatu duen eraso ankerraren erantzuna ezin da inola izan neurri eta izaera berekoa. Eskubideen murrizketan oinarritutako salbuespen legeek demokrazia ahultzen dute eta ez dute inoren segurtasuna bermatzen. Parisen bizi den sufrimendua ez da mundu osoan bizi diren gatazketan bizi denarekiko ezberdina. Horregatik, aldarrikatzen jarraitzen dugu inork ez dezala indarkeria erabili errugabeen aurka, inork ez ditzala armak saldu bere etekinak handitzeko, eta inoren Nazioarteko politikak ez ditzala gatazka gehiago eragin. Herri eta pertsona guztien askatasunak baino ez du lortuko mundu osoan ditugun gatazka latzgarri guztiak gainditzea.