Albisteak

 

EH Bilduren botoakaz onartu zan. EAJk kontra bozkatu zuen.

2018rako aurreikusitako Estatuko Aurrekontu Orokorrek pentsioen egoera larria are gehiago larritzen dute, eta horren aurrean Larrabetzuko Udalak zera aldarrikatu nahi du:

1- Pentsioen hazkundea KPlren hazkundearekin lotzea. lzan ere hurrengo ekitaldirako aurreikusitako pentsioen 0,25eko hazkundea oso urrun dago KPltik, %1,1 koa izan da.

2- lraunkortasun faktorea ez aplikatzea eskatzen dugu; horrek pentsioak mundu mailan ahultzea suposatzen baitu.

3- 1080 euroko gutxieneko pentsioa; hain zuzen ere, Europako Karta Sozialean jasotzen denarekin bat datorrena. Hau lortze aldera, Eusko Jaurlaritzari 1.080 € baino txikiagoak diren pentsioak, kopuru horretararte osatzea eskatzen diogu.

4- Euskal babes eta g¡zarte segurantza sistema propioa. Sistema propioak erabakiak gure esku izatea ahalbidetzen du. aldiz, Gizarte Segurantzaren eskumena izateak ez du bermatzen herritarren eskubideak eta baldintza duinak betetzea; are gehiago, euskal jendartea espainiar legediarekiko menpekotasun egoeran mantentzea suposatzen du, azken finean legedi hori betetzera behartuta egongo ginateke, eta Espainiako kutxa bakarren zati bat kudeatzeko aukera baino ez digu ematen eskumena izateak.

Akordio honen berri emango zaio, Larrabetzuko Gure Etxea elkarteari, Nagusiak elkarteari, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gízarte Politiketako Sailari eta Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Segurantza Ministeritzari.