Albisteak

 

Udalak hondakinak biltzeko edukiontzi berriak jarriko ditu zaharren ordez. Hondakinen gaikako bilketaren aldeko apustua egiten segituko dugu. Launa gaikako edukiontzi izango dituzten zortzi gune jarriko dira: azula papererako, marroia organikoetarako, grisa errefusarako eta horia ontzi eta plastikoetarako.
Gainera, errefusa (edukiontzi grisa) eta ontziak (edukiontzi horia) batzeko edukiontzi bikoitzak izango dituzten beste zortzi gune ere sortuko dira.

Era berean, herriko zenbait kaletan kokatuta dauden informazio panelak aldatuko dira, udal komunikazioa hobetu eta herriko elkarteen kartelak jarri ahal izateko.