Albisteak

 

Zutukik!, Larrabetzuko TALDE Feministak aurkeztutako eta Aho batez onartutako mozioa:

LARRABETZU, INDARKERIA MATXISTARIK GABEKO HERRIA.
Jaiak herritar gehienontzat gertaera garrantzitsuak dira, ondo pasatzeko tartea, gure egunerokotasunetik atera eta inguruarekin sozializatzeko eta harremanak lantzeko aukera paregabea.

Badirudi jaietan gertatzen denak ez diola eguneroko bizimoduari eragiten, baina ez daude eguneroko errutinatik eta arauetatik kanpo. Bizi dugun errealitatearen ispilua izaten dira.

Ezin dugu ahaztu gure gizartearen egunerokoan indarkeria matxista oso hedatua dagoen errealitatea dela.

Jaiak bizitzaren erdigunean kokatzen dira, haren isla dira eta herriaren nortasuna, jendarte egitura eta bertan ematen diren zapalkuntza eta diskriminazioak adierazten dituzte. Jaietan, eguneroko gizartearen ordena erreproduzitzen da, egungo hierarkiak, botere harremanak, diskriminazioak, rol banaketa eta emakume eta gizonen irudi idealizatuekin batera. Egoera horri aurre egingo dion jai eredua aldarrikatzen dugu.

Esandako guztia kontuan izanda, Larrabetzuko herria ordezkatzen duen Udal Batza honi zera eskatzen diogu:

• Larrabetzu “Indarkeria matxistarik gabeko herria” izendatzea, herritar guztiok beldurrik gabe, libre eta jaiak seguru gozatzeko eskubidea dugulako.

“LARRABETZU ERASO SEXISTARIK GABEKO JAIEN ALDE” leloarekin udaletxeko balkoian jartzeko pankarta bat egitea eta herritarrak hartutako erabaki honen jakitun jartzea eskatzen dugu ohikoak diren bitartekoak erabiliz (Udaleko webgunea, aldizkaria, bandoa…)

                                               Larrabetzun, 2016ko uztaila

 

                                                                         Zutunik! Larrabetzuko Talde Feminista.