Albisteak

 

2019ko zezeilaren 1ean 039/2019 zenbakidun Alkatetza Dekretuaren bitartez Larrabetzuko eskola publikoan espazio estalia eraikitzeko obra kontratua, laburtutako prozedura irekiaren bitartez esleitzeko kontratazio espedientea onartu egin zen eta prezioa eta epeen murrzketa izan ziren esleipen irizpideak.

095/2019 Alkatetza Dekretuaren bidez, 2019ko martiaren 11an eskaintza ekonomiko onuragarrientzat jo zan CONSTRUCCIONES ILLUNZAR S.L.k aurkeztutako lizitazinoa, eta horri eskatu jakon aurkezteko Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzearekiko ordainketak egunean eukiteari buruzko ziurtagiriak, behin-betiko %5eko bermea eta kontratua exekutatzeko beharrekoak diren tresna eta baliabideak prest dituenaren konpromisoa.

Larrabetzuko eskolan publikoan espazio estalia eraikitzeko obra kontratua CONSTRUCCIONES ILLUNZAR S.L.ri  (IFK: B-95621421) adjudikauko jako, 175.760,54 euroko prezioan eta BEZ 36.909,71  euro, 6 asteko epean eta kontratua eraentzen daben Administrazino Klausula Berezien Agirian ezarritako baldintzetan.



Informazio gehiago (PDF, 567KB)