Albisteak

 

2019ko zezeilaren 1ean 039/2019 zenbakidun Alkatetza Dekretuaren bitartez Larrabetzuko Askatasuna plazan udaletxeari erantsitako espazio estalia eraikitzeko obra kontratua, laburtutako prozedura irekiaren bitartez esleitzeko kontratazio espedientea onartu egin zen eta prezioa izan zen esleipen irizpide bakarra.  

094/2019 Alkatetza Dekretuaren bidez, 2019ko martiaren 11an eskaintza ekonomiko onuragarrientzat jo zan CONSTRUCCIONES APLIBUR S.L.k aurkeztutako lizitazinoa, eta horri eskatu jakon aurkezteko Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzearekiko ordainketak egunean eukiteari buruzko ziurtagiriak, behin-betiko %10eko bermea eta kontratua exekutatzeko beharrekoak diren tresna eta baliabideak prest dituenaren konpromisoa.

Larrabetzuko Askatasuna plazan udaletxeari erantsitako espazio estalia eraikitzeko obra kontratua CONSTRUCCIONES APLIBUR S.L.ri  (IFK: B-09588740) adjudikauko jako, 164.515,01 euroko prezioan eta BEZ 34.548,15  euro, kontratua sinatzen denetik 4 hilabeteko epean eta kontratua eraentzen daben Administrazino Klausula Berezien Agirian ezarritako baldintzetan. 

Informazio gehiago (PDF; 94,2KB)