Albisteak

 

Ongarriei buruzko Errege Dekretuak araututako parametroak kontuan izanik eta lortutako konposta ongarri organiko modura nekazaritzan erabiliko den produktu bat izango dela kontuan izanik, hurrengoa ondorioztatzen da:

• Aztertutako hiru konpost laginek, konpost kalitate testetan eskatzen diren irizpide guztiak betetzen dituzte eta hortaz, nekazaritzarako baliogarriak dira.

• Eroankortasun Elektrikoaren dagokionez, aurreko urteetan lortutako balio onak mantentzea lortu da. Badirudi, tenperatura 4-6 astetan zehar 45ºC-tik gora mantentzen bada, egitura humikoen sorrera errazten dela eta honek gatz libreen kontzentrazioa murriztu eta produktuaren egonkortzea ekartzen du.

• Metal astunen kontzentrazioei erreparatuz, herri-hondakinetatik lortutako konposta A kalitatekoa dela esan daiteke eta beraz, nekazaritza ekologikoan erabili ahal izango dira. Andra Marin lortutako konpostari dagokionez, zink balioak nahi baino altuagoak izaten jarraitzen dute, beraz konpost gunea eraikitzeko erabilitako materialak berrikustea gomendatzen da.

Memoria ikusi (PDF 1,13MB)