Albisteak

 

Herritarrek arautegiak atontzeko prozeduran parte hartuko dabela ziurtatu guran, eta
Herri Administrazinoetako Administrazino Prozedura Erkidearen ganeko urriaren 1ekoo
39/2015 Legeak bere 133. artikuluan ezarritakoaren arabera, araua prestatu baino
lehen, aldez aurretiko jendaurreko kontsulta egin beharra dago herritarren eretxia eta
arauak ikututako erakunderik garrantzitsuenen eretxia batzeko hainbat alderdiren
ganean, esate baterako ekimenaren bitartez konpondu gura diran arazoak, onarpenaren
premina eta aukerea, arauaren helburua eta urtenbide alternatibo erregulatzaile eta ez-
erregulatzaileak. 

2017ko bagileko bilkuran, Larrabetzuko Udalak aldez aurretiko jendaurreko kontsulta,
entzunaldi eta informazinorako gidalerroak onartu eban udal arauak prestatzeko
prozedurearen barruan. 

horren guztiaren ondorioz, 2019rako LARRABETZUKO  UDALEKO KIROL ARLOAN eta KULTUR ARLOAN  ARITZEN DIREN ELKARTEEI DIRU-LAGUNTZA EMATEKO ZUZENTARAUA JASOTZEN DUEN ORDENANTZAK eguneratzeko proiektuaren prestaketea aldez aurreko kontsulta publikoaren pean  iminten dogu.

Egutegia honakoa izango da:

Irailaren 22ra arte kontsulta epea zabalik egongo da eta memoriaren ganeko eretxiak
edo ekarpenak udaletxera ekarri ahalko dira erakundera etorriz, egoitza elektronikoa
erabiliz edo udala@larrabetzu.eus helbidera e-mail bidez bialduz.

• Irailaren 24tik urriaren 6ra webgunean argitaratuko da 2019rako LARRABETZUKO  UDALEKO KIROL ARLOAN eta KULTUR ARLOAN  ARITZEN DIREN ELKARTEEI DIRU-LAGUNTZA EMATEKO ZUZENTARAUA JASOTZEN DUEN ORDENANTZAK aldatzeko aurreproiektua. Herritarrei entzunaldia emateko eta eretxiak batzeko.

Horreek udaletxera ekarri ahalko dira erakundera etorriz, egoitza elektronikoa
erabiliz edo udala@larrabetzu.eus helbidera e-mail bidez bialduz.
• Urriaren 24ko KIROL ETA KULTURA  Batzordean testua aurkeztuko da haren ganean
eztabaidatzeko.
• Urriaren 31eko bilkuran 2019rako LARRABETZUKO  UDALEKO KIROL ARLOAN eta KULTUR ARLOAN  ARITZEN DIREN ELKARTEEI DIRU-LAGUNTZA EMATEKO ZUZENTARAUA JASOTZEN DUEN ORDENANTZAK barriak onartuko dira.
• Zemendian BAOn argitaratuko dira, jendaurrean egoteko.
• Abenduan behin betiko onarpena argitaratuko da.

Dirulaguntzei buruzko ordenantzen aldaketa (PDF 296KB)

Kultur eta kirol taldeei dirulaguntzak (PDF 308KB)