Albisteak

 

Larrabetzura heldu zara. Herri txikia da gurea, baina
historia asko duena. Pozik gaude gurera heldu zarelako,
eta gure artean pozik egotea nahi genuke.
Gurea, herri txikia izan arren (2.000 biztanle inguru
gara) historia handikoa da, eta ziur gaude herritarrengana
hurbildu eta galdezka hasi ezkero elkarrizketa
polita izango duzula berton.
Larrabetzu beti izan da lurrari lotutako eremua,
baserri giroan bizi izan dena. Nahiz eta gaur egun ez
izan gure lehenengo aktibitate ekonomikoa, baserri
mundua eta bere inguruarekin lotura hestua mantentzen
dugu herritarrok.
Erdi Aroko trazaketa duen uriko gune historikoan
aurkituko dituzu komertzio eta zerbitzuak. Kirol
azpiegiturak, taberna eta jatetxeak, kultur programazio
aberatsa eta euskaraz bizi den herri bat topatuko
dituzu hemen, guztiak esku eskura.
Nahi izan ezkero, arkitektura zibil zein erlijiosoari
lotutako gune interesgarriak ezagutzeko aukera izango
duzu, eta baita 1936-1939ko Gerra Zibilak utzitako
aztarnak ere.
Zure bisita hau ahalik eta atseginena izatea gura genuke,
eta hurrengo baten berriz ere itzultzeko aukera
izatea. Eskerrik asko.

 Triptikoa ikusi (PDF 1,45MB)