Albisteak

 
GOGORA Institutuak abian jarri du Euskadin Gerra Zibilean desagertutako pertsonen DNA bankua handitzeko proiektua.
Ekintza horren bitartez abiatzen da Gerra Zibilean senitartekoren bat galdu izanaren testigantza ematen duten senitartekoen DNA laginak biltzeko kanpaina, gaur egun hobitik atera dituzten eta etorkizunean aterako dituzten gorpuekin alderatu ahal izateko.

PROZEDURA:
1. LAGIN HARTZEA HAUEI EGINGO ZAIE:
semeei/alabei
anaiei/arrebei
aitaren aldeko gizonezko ilobei
aitaren aldeko gizonezko bilobei

2. GERRA ZIBILEAN SENITARTEKOREN BAT GALDU IZANAREN TESTIGANTZA EMAN

Desagertuaren eta DNA lagina eman duenaren arteko ahaidetasuna adierazten edo frogatzen duen edozein dokumentu.
Adibidez: familia-liburua, jaiotza-agiria, edo ahaidetasuna frogatuko duen beste edozein dokumentu ofizial.

Norberaren DNA ateratzea eta analizatzea nahi duen edonork Gogora institutuarekin jarri
beharko du harremanetan 94-403 28 46 telefonora hots eginez edo helbide elektroniko
honen bitartez: gogora.idazkaritza2@euskadi.eus

Eskatutako dokumentazioa Gogora institutura heldu bezain pronto (e-mailen bidez edo
postaz), Institutuak pertsona hori UPV/EHUko Biomics-eko profesional-taldearekin jarriko du
harremanetan.

UPV/EHUko Biomicseko taldeak lagina pertsona horren etxean —mugitzeko arazoak baditu—Gogora institutuan edo Unibertsitateko laborategietan bertan hartuko du. Lagina behar bezala dokumentatua egongo da eta, gainera, bilatzen ari diren pertsonaren datuak bilduko ditu.

Lagin guztiak Biomicsen laborategietan gordeko dira eta ateratako informazioaren datubasea
Gogora Institutuak gorde eta koordinatuko du.

Prozedura honen bitartez senitarteko bati ateratako lagina eta hobitik atera dituzten
hondakinetatik eskuratutako lagina bat badatoz, Gogora Institutuak interesatuari
jakinaraziko dio.