Albisteak

 

Irailaren 1etik aurrera,   udal lokalak erabiltzeko, elkarteek eskabideak idatziz aurkeztu beharko dituzte, eta honako hauek jakinarazi: eskaera egiteko arrazoia edo egintza, ordutegia eta zenbat lagun batuko diren.

Lokalaren sarreran gel hidroalkoholikoak  izango dira (Udalak aretoan utziko du). Ekitaldia amaitu ondoren, lokala aurkitu den moduan utzi beharko da. Asteburuan lokal bat erabili gura izanez gero, eskaera berezi bat egin beharko da eta Udalarekin koordinatu.           

ANGULERI

  • Astelehen,asteartea, eguazten, eguena eta  barikuetan erabili ahal izango da.
  • Gehienez  30 lagun.
  • Sarreran eskuak garbitzea derrigorrezkoa izango da.
  • Maskarak erabiltzea derrigorrezkoa izango da.

ERREBALEKO ARETOAK

  • Martitzen eguenetan eta barikuetan erabili ahal izango da.
  • Sarrerako aretoa: gehienez 15  lagun.
  • Areto txikia: gehienez 6  lagun.
  • Sarreran eskuak garbitzea derrigorrezkoa izango da.
  • Maskarak erabiltzea derrigorrezkoa izango da.

Eskolaren eraikina ezin izango da beste jarduera batzuetarako erabili