Albisteak

 
2020ko abuztuaren 12an Larrabetzuko Udalak Larrabetzuko COVID-19k txikizkako merkataritzan, ostalaritza-establezimenduetan eta autonomoetan duen eragin ekonomikoari aurre egiteko jasotzen dituen Ezohiko premiazko laguntzen deialdia eta zuzentarauen Ordenantza onartu zuen. Hurrengo egunetan EDDBbitartez Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baina abuztuaren 18tik  aurrera, Udal bulegoetan edota udal egoitza elektronikoaren bitartez eskatzeko aukera izango duzue. Horretarako eskari orria, ordezkaritza dokumentua eta aurkeztu beharreko erantzukizunpeko adierazpenak dauzkazue eskuragarri webgune honetan. Eskatzeko azkenengo eguna irailak 30 da.