Albisteak

 

Iaz antzeman zen arazoak zeudela futbol-zelaiko soropil artifizialean. Arazo horiek lurraren egonkortasunari eragiten zioten eta arriskutsua zen bertan jokatzen zuten pertsona guztientzat. 2014 urtean zelaia berritu zuen enpresarekin hainbat bilera egin ondoren, enpresa horrek aitortu zuen fabrikazio arazoa zela, material-arazoa, hain zuzen ere. Arazoa futbol-zelai askotan dago: Errenteria, Azpeitia, Bilbo…

Arazo horren aurrean, bi bide zeuden: gaia auzitegietara eramatea ala enpresarekin negoziatzea. Bigarren bidea hautatu genuen eta urtarrilean ados jarri ginen: enpresak zelaia guztiz berrituko du, kalitate hobeko beste bat jarrita, duela 6  urte ordaindutakoarekiko % 60ko  deskontuarekin. Guztizko aurrekontua: 51.000 €. Soropil berriak 11 urteko  bermea izango du.

Konponketak uztailaren 31rako amaituta