Albisteak

 

Aldez aurretiko jendaurreko kontsulta, entzunaldia eta informazinoa, ordenantzak eta aratuegiak prestatzeko eta aldatzeko prozeduran

Herritarrek arautegiak atontzeko prozeduran parte hartuko dabela ziurtatu guran, eta Herri Administrazinoetako Administrazino Prozedura Erkidearen ganeko urriaren 1eko 39/2015 Legeak bere 133. artikuluan ezarritakoaren arabera, araua prestatu baino lehen, aldez aurretiko jendaurreko kontsulta egin beharra dago herritarren eretxia eta arauak ikututako erakunderik garrantzitsuenen eretxia batzeko hainbat alderdiren ganean, esate baterako ekimenaren bitartez konpondu gura diran arazoak, onarpenaren premina eta aukerea, arauaren helburua eta urtenbide alternatibo erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

2017ko bagileko bilkuran, Larrabetzuko Udalak aldez aurretiko jendaurreko kontsulta, entzunaldi eta informazinorako gidalerroak onartu ebazan, udal arauak prestatzeko prozedurearen barruan.

Horren guztiaren ondorioz, 2020rako zerga ordenantzak aldarazoteko eta eguneratzeko proiektuaren prestaketea aldez aurreko kontsulta publikoaren pean iminten dogu.

Egutegia honakoa izango da:

  • Irailaren 15ra arte kontsulta epea zabalik egongo da eta memoriaren ganeko eretxiak edo ekarpenak udaletxera bideratu ahalko dira erakundera etorriz, egoitza elektronikoa erabiliz edo udala@larrabetzu.eus helbidera e-maila bialduz.
  • Irailaren 16tik  irailaen 29ra webgunean argitaratuko da 2020rako zerga ordenantzak aldatzeko aurreproiektua, herritarrei entzunaldia emateko eta eretxiak batzeko. Horreek udaletxera bideratu ahalko dira erakundera etorriz, egoitza elektronikoa erabiliz edo udala@larrabetzu.eus helbidera e-maila bialduz.
  • Urriaren 23ko Ogasun Batzordean testua aurkeztuko da haren ganean eztabaidatzeko.
  • Urriaren 30eko bilkuran 2020rako zerga ordenantza barriak onartuko dira.
  • Zemendian BAOn argitaratuko dira, jendaurrean egoteko.
  • Abenduan behin betiko onarpena argitaratuko da.

HILERRIKO ZERBITZUAK  ETA HILERRIKO ESPAZIO PUBLIKOEN ERABILERARI BURUZKO UDAL ORDENANTZA

Konpondu beharreko arazoak

  • Larrabetzuko Udaleko gobernu-taldeak ordenantza berri bat abiaraztea planteatu du, udal-hilerriko zerbitzuen eta espazioen erabilera erregularizatzeko. Gaur egun dagoen ordenantza 1982koa da.

Beharra eta aukera

  • Udal hilerriko espazio publikoen zerbitzuak eta lagapenak eguneratzeko ordenantza berria behin-behinean onartzea planteatzen da

Arauaren xedea

  • Jarduketa honen helburua da udal-hilerriko espazio publikoen zerbitzuak eta lagapenak eguneratzea.

Irtenbide alternatiboak

  • Gaur egun, udal-ordenantza 1982koa da, eta eguneratu egin behar da.