Albisteak

 

Herritarrek arautegiak atontzeko prozeduran parte hartuko dabela ziurtatu guran, eta Herri Administrazinoetako Administrazino Prozedura Erkidearen ganeko urriaren 1eko 39/2015 Legeak bere 133. artikuluan ezarritakoaren arabera, araua prestatu baino lehen, aldez aurretiko jendaurreko kontsulta egin beharra dago herritarren eretxia eta arauak ikututako erakunderik garrantzitsuenen eretxia batzeko hainbat alderdiren ganean, esate baterako ekimenaren bitartez konpondu gura diran arazoak, onarpenaren premina eta aukerea, arauaren helburua eta urtenbide alternatibo erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

2017ko bagileko bilkuran, Larrabetzuko Udalak aldez aurretiko jendaurreko kontsulta, entzunaldi eta informazinorako gidalerroak onartu ebazan, udal arauak prestatzeko prozedurearen barruan.

Horren guztiaren ondorioz, Larrabetzun auto-karabanak eta etxebizitza-ibilgailuak aparkatzea eta gaua igarotzea arautzen duen udal-ordenantza berriak.proiektuaren prestaketea aldez aurreko kontsulta publikoaren pean iminten dogu.

Egutegia honakoa izango da:

  • Irailaren 13ra arte kontsulta epea zabalik egongo da eta memoriaren ganeko eretxiak edo ekarpenak udaletxera bideratu ahalko dira erakundera etorriz, egoitza elektronikoa erabiliz edo udala@larrabetzu.eus helbidera e-maila bialduz.
  • Irailaren 14tik  irailaen 27ra webgunean argitaratuko da 2021rako zerga ordenantzak aldatzeko aurreproiektua, herritarrei entzunaldia emateko eta eretxiak batzeko. Horreek udaletxera bideratu ahalko dira erakundera etorriz, egoitza elektronikoa erabiliz edo udala@larrabetzu.eus helbidera e-maila bialduz.
  • Urriaren 21ko Ogasun Batzordean testua aurkeztuko da haren ganean eztabaidatzeko.
  • Urriaren 28eko bilkuran 2021rako zerga ordenantza barriak onartuko dira.
  • Zemendian BAOn argitaratuko dira, jendaurrean egoteko.
  • Abenduan behin betiko onarpena argitaratuko da.

LARRABETZUKO AUTO-KARABANAK ETA ETXEBIZITZAKO IBILGAILUAK APARKATZEKO ETA GAUA PASATZEKO UDAL ORDENANTZA BERRIARI BURUZKO MEMORIA.

  • Konpondu beharreko arazoak: Larrabetzuko Udaleko gobernu-taldeak Larrabetzun auto-karabanak eta etxebizitzako ibilgailuak aparkatzeko eta gaua pasatzeko udal-ordenantza arautzaile berria abian jartzea planteatzen du. Auto-karabanentzako gune bat martxan jartzeak aparkalekua arautzea eskatzen du.
  • Beharra eta aukera: Ordenantza berria urriko osoko bilkuran behin-behinean onartzea planteatzen da, 2021eko urtarrilaren 1ean indarrean jarri ahal izateko, hogeita hamar eguneko jendaurreko erakustaldiaren ondoren, interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak aurkeztu ahal izan ditzaten. Gune berri hau ordenatu egin behar da
  • Arauaren xedea: Ordenantza honen helburua auto-karabanen aparkaleku berria erregularizatzea da.
  • Irtenbide alternatiboak: Aukera bakarra espazio hori erregularizatu gabe uztea da.

 Ordenantza (PDF 964KB)