Albisteak

 

Herritarrek arautegiak atontzeko prozeduran parte hartuko dabela ziurtatu guran, eta Herri Administrazinoetako Administrazino Prozedura Erkidearen ganeko urriaren 1eko 39/2015 Legeak bere 133. artikuluan ezarritakoaren arabera, araua prestatu baino lehen, aldez aurretiko jendaurreko kontsulta egin beharra dago herritarren eretxia eta arauak ikututako erakunderik garrantzitsuenen eretxia batzeko hainbat alderdiren ganean, esate baterako ekimenaren bitartez konpondu gura diran arazoak, onarpenaren premina eta aukerea, arauaren helburua eta urtenbide alternatibo erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

2017ko bagileko bilkuran, Larrabetzuko Udalak aldez aurretiko jendaurreko kontsulta, entzunaldi eta informazinorako gidalerroak onartu ebazan, udal arauak prestatzeko prozedurearen barruan.

Horren guztiaren ondorioz, kontsulta publikoa egitea xedatzen dugu, udalerriko gazte-lokalak erregularizatzeko udal-ordenantzaren proiektu berria egin aurretik.

Egutegia honakoa izango da:

  • Irailaren 15ra arte kontsulta epea zabalik egongo da eta memoriaren ganeko eretxiak edo ekarpenak udaletxera bideratu ahalko dira erakundera etorriz, egoitza elektronikoa erabiliz edo udala@larrabetzu.eus helbidera e-maila bialduz.
  • Irailaren 16tik  irailaen 29ra webgunean argitaratuko da 2020rako zerga ordenantzak aldatzeko aurreproiektua, herritarrei entzunaldia emateko eta eretxiak batzeko. Horreek udaletxera bideratu ahalko dira erakundera etorriz, egoitza elektronikoa erabiliz edo udala@larrabetzu.eus helbidera e-maila bialduz.
  • Urriaren 23ko Ogasun Batzordean testua aurkeztuko da haren ganean eztabaidatzeko.
  • Urriaren 30eko bilkuran 2020rako zerga ordenantza barriak onartuko dira.
  • Zemendian BAOn argitaratuko dira, jendaurrean egoteko.
  • Abenduan behin betiko onarpena argitaratuko da.

2021. URTERAKO, LARRABETZUKO GAZTE LOKALEI BURUZKO UDAL ORDENANTZA

  • Konpondu beharreko arazoak: Larrabetzuko Udaleko gobernu-taldeak ordenantza berri bat martxan jartzea planteatu du, udalerriko gazte-lokalak erregularizatzeko. Gaur egun ez dago horri buruzko ordenantzarik, eta udalerrian gazte-lokalak agertzen ari dira.
  • Beharra eta aukera: Gazte-lokal horiek erregularizatzeko ordenantza berria behin-behinean onartzea planteatu da.
  • Arauaren xedea: Gazteek udalerrian lokal horiek nola erabiltzen dituzten arautzea da jarduera honen helburua.
  • Irtenbide alternatiboak: Gaur egun, ez dago inolako araudirik; aukera hau bezala uztea litzateke, eta ez erabilera erregularizatzea.

 Ordenantza (PDF 914KB)