Albisteak

 

Garagarrilaren 12rako hauteslekuentzako Protokoloa

1.—Hautesguneetara sarrera eta irteera.

  • Hauteslekura sartzeko eta ¡rtetzekojarraitu ezazue protokolo honi loturik doan krokisa, Kartelekin seinaleztaturik egongo da hauteslekua.
  • Hauteslekuetara sartzeko lekua betikoa ¡zango da eta hautesleku bakoitzaren mahaian sartzeko lekua ere betikoa izango da.
  • Aurreko hauteskundeetan ez bezala, behin botoa eman eta gero hauteslekutik irtetzeko hauteskunde-mahaia kokaturik dagoen atetatik egingo da.
  • Irteerak kartelekin seinaleztaturik egongo dira.

Planoa (PDF 127KB)

2.- Segurtasun distantzia:

  • Gogoratu ezazue pertsonen arteko distantzia 1,5 metrokoa izan behar dela. Hori gogorarazteko honi erantsirik doan kartelak egongo dira hautesleku guztian zehar.
  • Distantziaren inguruko seinaleez gain lurrean itxaroteko lekua markaturik egongo da dagokion distantzia argi gelditzeko. Horretarako lurrean markakjarriko dira eta konoak.
  • Ilaran zehar hautesleekjarraitu beharreko markaz gain jende nagusiarentzat edota behar dutenentzat eserlekuak jarriko dira itxaroteko. Horien artean 1,5 metroko segurtasun distantzia mantenduko da, Eserlekuak binaka jarriko dira behar duenarentzat eta, behar izanez gero, laguntzailearentzat.

3.- Gel Hidroalkoholikoaren erabilera:

  • Hauteslekuaren sarreran, hauteskunde-mahai bakoitzaren sarreran, botoa aukeratzeko kabinetan eta hauteslekutik irtetzerakoan gel hidrolakoholikoa edukiko duzu eskuragarri. ERABILI EZAZU
  • Botoa aukeratzeko kabina erabiltzerakoan gel hidroalkoholikoa erabili botoa hartu aurretik eta botoa hartu eta gero.

4.- Muxukoak:

  • Behin hauteslekuan sartu ezkero muxukoaren erabilera derrigorrezkoa da.
  • Derrigorra ¡zango da muxukoaren erabilerarako seinalea agertzen den momentutik aurrera.
  • Muxukoa: ETXEKOA ekarri.