Albisteak

 

Eusko Jaurlaritzak ezarritako protokoloari jarraituz frontoia eta gimnasioa irekita egongo dira. Baldintzak honako hauek izango dira:

  • UZTAILAREN 1ETIK AURRERA, KULTUR, GIZARTE EDO KIROL EKITALDIAK ANTOLATU AHAL IZANGO DIRA FRONTOIAN. %60KO AFOROA. ANTOLATZAILEA EKITALDIA EGITEKO BEHARREZKOAK DIREN OSASUN- ETA SEGURTASUN-NEURRI GUZTIEZ ARDURATUKO DA.
  • ALDEZ AURRETIKO HITZORDUA hartzea beharrezkoa izango da. Horretarako 944 558 276 telefono zenbakira deitu beharko da.
  • Gimnasioan ezingo dira 4 pertsona baino gehiago egon aldi berean, eta beti gorde beharko dute segurtasun distantzia.
  • Frontoiko kantxan 4 jokalari eta entrenatzailea baino ezingo dira egon aldi berean.
  • Kantxaren erreserba egiterakoan herriko kirol elkarteek izango dute lehentasuna. Kirol elkarteen izenean egiten diren erreserbetan horien kide diren pertsonek baino ezingo dute aritu.
  • Erreserbak egiteko eskubidea abonatuta dauden herritarrek baino ez dute izango.
  • Ez da materialik utziko. Pertsona bakoitzak bere materiala eramango du.
  • INSTALAZIOETAN EZINGO DA PUBLIKORIK EGON.