Albisteak

 

Gauza jakina da  Larrabetzu herri bizia  dala, eta, zelan ez, holan izaten segidutea  gura dogu. Baina ez dago osasun bako bizitasunik, horregatik, ondinokarren arduraz jokatzeko eskatzen deutsuegu, gogorrena pasa dogula emoten dauan arren, koronabirus ditxosoa gure artean dagoalako ondino be. Bizi eta osasuntsu gura zaituegulako.

Konfinamendua hasi zanetik makinatxu bat neurri hartu doguz, hamaikatxu lan egin doguz herritarron laguntzagaz (dala informatzeko, dala herritarrei laguntzeko, dala konfinamendua arintzeko, dala eragindako kalte ekonomikoak zelanbait leuntzeko…). Horren barri emoten deutsuegu ale honetan.

Eskerrak emon gura deutsueguz, bereziki, halako zereginetan parte hartu dozuen larrabetzuarrei. Hori dala eta, danari leku egitea ezinezkoa jakunez, horreetako batzuen testigantza ekarri dogu orriotara. Baina bizitzak aurrera darrai, eta aurrera darraigu geuk be.

Beste fase batean gagoz sartuta eta bestelako erabagiak hartzeko ordua da:
liburutegia, kiroldegia, igerilekua, kultur-eskaintza, udalekuak… Bagoaz, honenbestez,
“normalidade barria” deritxan horretara hurbiltzen. Ez da fazila, atzokoak ez daualako
gaurko balio, eta gaurkoak bez, segurutik, biharko. Edozelan, argi daukaguna da edozeren gainetik herritarren segurtasuna lehenetsiko dogula, eta ez dala berau bermatuko ez dauan zerbitzurik emongo.

Uda jatorku orain. Saia gaitezan gozatzen, eta egin daigun, ahal  dala, bertatik bertara: bertoko dendatan erosiz, bertoko taberna eta jatetxetan janez  eta edanez, bertako kulturaz, inguruaz eta berbakaz gozatuz. Eta egin daigun, lehen esan bezala, arduraz eta zentzunaz.

Animo guztioi eta besarkada handi bana gehien sufritzen dozuenoi.

Hemen irakurri dezakezu aldizkaria

22. zenbakia, 2020ko uda (PDF 1,51MB)

22. zenbakia, Bizi Larrabetzu - ISSUU