Albisteak

 

Edozeren gainetik, herritarron segurtasuna lehenetsiko dugu eta horretarako derrigorrezkoa izango da protokolo hau betetzea:

  • Aforoa: %60ko aforoa erabiliko dugu. Hori kontuan izanda egunean txanda bi egongo dira (goizez eta arratsaldez). Herritar gehienek igerilekuez gozatzeko pertsona bakoitza egunean txanda batean baino ezingo da sartu.
  • Aurretiko hitzordua hartu beharko da 94 455 82 76 telefonora deituz. Hitzordua hartzeko igerilekura joango diren pertsonen izen-abizenak eta bazkide zenbakia eman beharko dira.
  • Abonua duten bazkideak baino ezingo dira sartu. Ez da eguneko sarrerarik salduko.
  • Igerilekura sartzeko txartela erakustea ezinbesteko baldintza izango da. Txartelik erakusten ez duena ezingo da sartu.
  • Sarrera ate batetik egingo da eta irteera beste ate batetik.
  • Aldagelak itxita egongo dira.
  • 12 urtetik beherakoak pertsona heldu batekin (18urtetik gorakoa) sartu beharko dira.
  • Hamaka eta aulkirik ezingo da jarri.

Ordutegia eta txandak   

  • 11:00 – 11:30  Garbiketa - Desinfekzioa
  • 11:30  - 15:30   A  txanda   
  • 15:30-16:00  Garbiketa - Desinfekzioa
  • 16:00 – 20:00  B  txanda
    • Txanda bakoitzean 80 lagun egon daitezke igerilekuko eremu osoan. 2 metro distantziak mantenduz
    • Igerileku txikian 10 ume egon daitezke aldi berean.
    • Igerileku handian 30 pertsona egon daitezke aldi berean.

Igerilekuko langileen jaraibideei kasu egin!

Abonuak egiteko: Frontoian     ekainaren   15etik  ekainaren   30era.

DENOK DAKIGUN MODUAN BIZI DUGUN EGOERA OSO ALDAKORRA DA ETA ARAU HAUEK ERE ALDAKETAK IZANGO DITUZTE EGOERAK HALA AGINTZEN BADU. 

Informazioa (PDF 694KB)