Albisteak

 

Larrabetzuko udaleku irekiak:

Larrabetzuko Udalekuak 4-12 urte bitarteko umeentzat zuzenduta daude. Hauek, 3 taldetan banatuko dira adinaren arabera. Talde bati Gaztelu deituko zaio, besteari Gaztelumendi eta azkenekoari Bizkargi.

GAZTELU (2015-2013) urteen artean jaiotakoak, GAZTELUMENDI (2012-2010) urteen artean jaiotakoak eta BIZKARGI (2009-2007) urteen artean jaiotakoak.

Umeentzako programa hauek udal eskoletan garatuko dira eta bertan jokoak, tailerrak eta jarduera dibertigarriak egingo dira; Aurten ez da txangorik egingo.

Udalekuak fase bitan antolatuko dira:

  • Uztailaren 6tik 17ra GAZTELU
  • Uztailaren 20tik 30era GAZTELUMENDI ETA BIZKARGI

Talde guztiek ordutegi bera jarraituko dute:10:00etatik 14:00etara.

Asteko udaleku irekiak izango dira eta bi aste aukeratu ahal izango dira nahi izan ezkero. Lehentasuna izango dute 2 asteetan izena ematen dutenek.

Udako ekintzetan inplikatuta gauden guztion ardura segurtasun neurriak betetzea  izango da. Hala ere, osasun sailetik zein adituen gomendioetatik datozen irizpideak jarraitu beharko dira ezinbestean.

Erabakitako neurriak Covid19:

  • Fase bakoitzeko 4 talde sortuko dira eta talde bakoitzak eskolako toki batean garatuko du programa osoa.
  • Sortzen diren taldeetan beti pertsona berdinak egongo dira. Talde bakoitzean 10 partaide eta begirale 1 egongo dira.
  • Taldeak ez dira inoiz batuko.
  • Partaideren batek COVID19aren sintomatologia aurkezten badu, talde horretako partaide guztiek ezin izango dute programan jarraitu.

Egoera aldatzen bada, neurri hauek ere aldatu egin daitezke.

Izena ematea:

1. Larrabetzuko UDA programan parte hartzeko, 2020ko ekainaren 15etik 22ra eman beharko da izena, biak barne. Angulerin edo liburutegia@larrabetzu.eus helbidean. Larrabetzuko Udaleko web orrialdean topatuko duzuen izen emate fitxarekin batera umearen Osakidetza txartelaren eta kontu korronte zenbakia agertzen den agiriaren kopia entregatu beharko dira. Ezinbestekoa da hauek, izena ematen den momentuan entregatzea. Ez bada entregatzen izen emate fitxak ez du balioko.

Lekuak mugatuta daude eta, horrenbestez, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

  • Larrabetzun erroldatuta egotea edo Larrabetzuko eskolan ikastea.
  • Ezarritako epean ematea izena.
  • Aurreko udako kanpainan izena eman badute, gutxienez saioen erdira joan izana (baldintza hau bete ezean, izena eman ahal izango dute, baina beti ere zerrendako azkenak izango direla kontuan hartuta, zozketa egin arren).

2. Izena emateko epea amaitu ostean eskaerak eskainitako lekuak baino gehiago badira, zozketa egingo da (***). 2020ko ekainaren 24an (eguaztena), 11:00etan, Anguleri Kultur Etxean.

3- EGUNGO EGOERA KONTUAN HARTUTA, IZEN EMATE FITXA ENTREGATZEN BADA, EZ DA ALDAKETARIK ONARTUKO ETA EZ DA DIRURIK BUELTATUKO PISUZKO ARRAZOI BAT EZ BADAGO.

Onartutakoen behin-behineko zerrenda Anguleri Kultur Etxean, Ludotekan eta Udaleko web orrialdean azalduko da jente-aurrean, ekainaren 26tik aurrera.

Prezioak

Gaztelu, Gzatelumendi, Bizkargi
Aste 1: Erroldatuak: 50,00€ / Ez erroldatuak: 75.00€
2 aste: Erroldatuak: 75,00€ / Ez erroldatuak: 95.00€

Deskontuak:

  • Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (RGIa) edo beste dirulaguntza bat jasotzen duten familien kasuan, % 50eko deskontua aplikatuko zaio ume bakoitzari. (justifikantea aurkeztu beharko da)
  • 3 seme-alabatik gorako familien kasuan (3rak programa ezberdinetan parte hartu ezkero), %20ko deskontua aplikatuko zaio ume bakoitzari. (justifikantea aurkeztu beharko da)
  • Larrabetzuko eskolan ikasten duten umeek, Larrabetzun erroldatuak bezala ordainduko dute.

Izena emandakoan:

Argibide-batzarra egingo da, programen zehaztasunak aurkezteko; modu berean, gainetik azalduko da barruko araubidea. Ekainaren 30ean (martitzenean) izango da. Udaletxeko pleno aretoan arratsaldeko 19:00etan.

Edozein zalantza edo kontsultatarako arreta:

94 455 82 71 (Anguleri) edo liburutegia@larrabetzu.eus

Arreta ordutegia:  

  • Astelehen-eguazten eta barikuak: 10:00-12:00
  • Martitzena eta eguena: 16:00-18:00

(***) Familiaren bateko kide batek baino gehiagok hartzen badu parte, familia horretako kideren batek lekua eskuratzekotan, izena emanda daukaten gainerako neba-arrebek ere automatikoki eskuratuko dute partaideen zerrendan sartzeko aukera.

Interesdunak izena eman badu, oinarri hauek guztiz onartzen dituela ulertuko da.

Araudia (PDF 1,05MB) 

Programazioa (PDF 146KB)

Izena emate fitxa (PDF 297KB)