Albisteak

 
Martxoan (edota Martxotik aurrera):
  • Martxoaren 12an Liburutegia. Ludoteka eta Kiroldegia itxi egin genituen.
  • Martxoaren 13an Udaletxea itxi genuen, baina beti pertsona bi egon dira telefonoa zein mezu elektronikoak erantzuteko.
  • Martxoaren 14an Haur-eskolako atzeko partea, txinboak eta abar zigilatu genituen.
  • Martxoaren 16tik 20ra, konfinamenduaren lehen astean, hainbat bando publikatu eta zabaldu genituen. Besteak beste: konfinamenduan zer egin ahal den eta zeintzuk diren osasun-neurriak azaltzeko,  erosketak Larrabetzun non eta nola egin ahal diren azaltzeko, gazteekin eratutako laguntzaile-sarearen berri emateko, erosketak egitean kontuan hartzeko neurriak zeintzuk diren azaltzeko...
  • Martxoaren 17an, gazteekin batera, Udalak elkartasun sarea martxan jarri zuen. Aipatutako Bandoa egin eta sare sozialetan horren berri eman eta zabaldu zuen.
  • Udala Mankomunitatearekin koordinatzen da eta GURUTZ GORRIArekin kontaktu zuzena dauka (Txorierri mailan, Derion koordinazio zentroa martxan).
  • Astero, Udaletxetik, 60 telefono dei egin izan dira. Adineko jendeari deitu izan zaio jakiteko zelan dauden eta zerbait behar duten ala ez (horrela egin izan dugu, astero, 2. fasean sartu arte).
  • Laguntzaile-sarearekin koordinatuta 5-6 pertsonari erosketak etxera eraman dizkio zinegotzi-talde batek.
  • Azpikontratutako enpresekin batzar telematikoak egin dira, eta telefonoz harreman iraunkorra egon da.
  • Kontratuak mantendu egin dira:

1. ORTZADAR: Liburutegia. Telelana, astean behin liburutegira datoz.
2. XAKER: Ikastaroak eta pilotalekuko mantentzea. Mantentze eta garbiketa lanak. Bideo tutorialak egiten dituzte eta sare sozialetan  zabaltzen dira.
3. ERAGINTZA. Ludoteka. Mantentze lanak eta bideoak prestatzen dituzte.
4. CLYMAGROUP. Eskolako garbiketa. Garbiketak egiten  jarraitzen dute.
5. AREATZA JARDINES. Bedar mozketak egiten jarraitzen dute
6. ARKITEKTOA, KEPA EKONOMISTA, GORKA AHOLKULARITZA JURIDIKOA… Etxetik lan egiten dute.

OHARRA: Enpresa guztiei eskatu diegu egindako lanak jasotzen dituen txostenak egiteko eta guri aurkezteko.

Apirilean

  • Erromesen aterpetxea, Osakidetzari eskaini genion (herritar baten ideia izan da).
  • Herritarrekin batera, maskarak egiteko sarea martxan jarri zen. Ia 1000 maskara egin ziren eta herritarren artean banatu ziren. Hala eskatu digutenean adineko jendearen etxeetara joan gara, beren-beregi, maskarak ematera. Horrez gain, EUDELek emandako maskarak (onak, txarrak ez ziren banatu) dendarien artean banatu ziren.
  • Apirilaren 8an, udal langileak Banco de Alimentosetik janaria ekarri eta udal  langileek banaketa berezi bat egin zuten.
  • Kale-desinfekzioa ekimena abiatu genuen boluntarioekin batera, eta astero herriko kaleak desinfektatzen dira.
  • Udal langileak etxetik lanean ari dira: Ortzi (astean egun bitan dator), Ane (TAG) astean egun bat dator, eta besteok txandaka… 

Maiatzean

  • Deskonfinamenduko lehen fasean sartuko orduko beste BANDO bat argitaratu genuen herritarrei arduraz jokatzeko eskatzen eta neurriak gogoraraziz. Bandoa atarietan itsatsi genuen eta plazan afixa handi bat jarri genuen.
  • Bizkargi Eguna dela eta Bando bat argitaratu genuen, Memoria Historikoarekin lotuz eta Ikurriña balkoian jartzera deituz.
  • Fotokopiak egin dizkiegu beharrizana izan duten herriko ikasleei. Maiatzatyik ekainera
  • Merkataritza eta Autonomoentzako diru laguntzak martxan. Parte hartze prozesua zabalik. Ekainako plenoan onartzeko.
  • Bestalde, ibilgailuen errolda krisiaren aurretik berritu zenez, ibilgailuen zerga ordaintzeko epea ekainaren 30era arte da. Epea luzatu da.
  • Herriko tabernariekin batzarra. Informazioa eman genuen eta euren kexak jaso genituen.
  • Udal langileak udaletxean lanean hasi ziren segurtasun eta osasun neurriekin: maskarak, manparak, gelak….
  • Gazteek janari bilketa egin zuten beharrizana daukaten familientzat. Eurekin elkarlanean aritu gara janariak banatzeko.
  • Martxotik, astero, Gizarte Zerbitzuko langileekin batzarra-harremana, herrian arazoak zeintzuk diren aurreikusteko.
  • Bideo xume bat egin dugu herriko medikuntza-arloko profesionalekin, oraindik arduraz jokatu behar dugula gogorarazteko. Horrez gainera, AIKOR!-en iragarkia ipiniko da.
  • Larrabetzuko Umeen Kontseiluarekin (LUK) batera KONFINAMENDUAREN ALTXORRAK ekimena abiatu dugu, Larrabetzun egin diren sormen-lanak biltzeko eta, geroago, erakusketa bat egiteko.
  • Igerolekuak, udako txangoak…. egiteko edo ez egiteko hausnarketa egiten ari gara….. Enpresekin kontaktuan, Osakidetzako gomendioak aztertzen, EUDELek esandakoa kontuan hartzen…
  • Dena kontuan hartuta, eta osasuna lehenetsita, igerilekuak ekainaren 15ean ez zabaltzea erabaki da. Bandoa egin da eta sare sozialetan erabakiaren berri eman da.
  • Osakidetzari, Herriko kontsultoria zabaltzeko eskaera egin. Ekainak 1etik aurrera berriro zabalduko da...

Etorkizunerako, datozen hilabeteetan martxan jartzeko prestatzen:

  • Kiroldegia erabiltzeagatiko urteko abonuaren zati proportzionala itzuli norbanako eta familiei.
  • Kiroldegiko ikastaroetan izena eman duten pertsonei ikastaroen dirua itzuli, modu proportzionalean.
  • Datorren urteko ordenatza fiskaletan aldaketak egitea aztertu.
  • Diru laguntza ebrriak zabaltzea aztertu: Kontziliazioa, etxeen alolairua...
  • 2020ko aurrekontuak moldatu egoera ekonomikoa kontutan eukita

Deskargatu informazioa (PDF 1,30MB)