Albisteak

 

Zoritxarrez, koronabirusaren pandemiak eragindako konfinamendua dela eta, aurten ezingo da bezperan lasterketarik egin, ezingo gara Bizkargi gainera igo familia eta lagunekin, ezingo dugu bertan bat egin Morgatik, Zornotzatik eta Muxikatik igoko diren lagunekin, ezingo dugu ermitaren bueltan hamaiketakoa egin, ez hango txosnetan tragoa hartu. Aurten ez da Bizkargi gainean ekitaldirik egingo, ezta ezer ospatuko Larrabetzuko plazan.

Baina horrek ez du esan gura ez dugunik Bizkargi Eguna ospatuko, ez, are gutxiago, Bizkargi Eguna zer den gogoratuko. Modu berezian, gainera, aurton zabaldu dugulako Larrabetzuko Memoriaren Zentroa, Larrabetzuko oroimen historikoaren berreskuratze lanak erakusteko eta haiei lotutako gertaera historikoak azaltzeko helburuarekin sortutako gunea. Memorial bat, oroimena zaindu eta biktimei ohore egiteko leku bat.

Horixe da, batez ere, Bizkargi Eguna ere: oroimena zaindu eta biktimei ohore egiteko egun bat. Eta ez diogu hori egiteari utziko, etxetik irten ezin bagara ere.

Horrexegatik, Larrabetzuko Udalak Larrabetzuko herritarrei dei egiten die domekan, Bizkargi Egunean, eguerdiko 12:00etan, denok aldi berean, balkoietan Ikurriña ipintzera.

Bandoa (PDF 478KB)