Albisteak

 

Aldez aurretiko jendaurreko kontsulta, entzunaldia eta informazinoa, ordenantzak 

Herritarrek arautegiak atontzeko prozeduran parte hartuko dabela ziurtatu guran, eta  Herri Administrazinoetako Administrazino Prozedura Erkidearen ganeko urriaren 1eko 39/2015 Legeak bere 133. artikuluan ezarritakoaren arabera, araua prestatu baino  lehen, aldez aurretiko jendaurreko kontsulta egin beharra dago herritarren eretxia eta  arauak ikututako erakunderik garrantzitsuenen eretxia batzeko hainbat alderdiren  ganean, esate baterako ekimenaren bitartez konpondu gura diran arazoak, onarpenaren  premina eta aukerea, arauaren helburua eta urtenbide alternatibo erregulatzaile eta ez- erregulatzaileak. 

2017ko bagileko bilkuran, Larrabetzuko Udalak aldez aurretiko jendaurreko kontsulta,  entzunaldi eta informazinorako gidalerroak onartu eban udal arauak prestatzeko  prozedurearen barruan. 

Horren guztiaren ondorioz, izurriteak kaltetutakoentzako diru-laguntza emateko zuzentaraua jasotzen duen ordenantzak eguneratzeko proiektuaren prestaketea aldez aurreko kontsulta publikoaren pean  iminten dogu.

Egutegia honakoa izango da:
Maiatzeren 15 arte kontsulta epea zabalik egongo da eta memoriaren ganeko eretxiak
edo ekarpenak udaletxera ekarri ahalko dira erakundera etorriz, egoitza elektronikoa
erabiliz edo udala@larrabetzu.eus helbidera e-mail bidez bialduz.

  • Maiatzaren 23 ekainaren  5ra webgunean argitaratuko da 2020erako izurriteak kaltetutakoentzako diru-laguntza emateko zuzentaraua jasotzen duen ordenantzak aurreproiektua. Herritarrei entzunaldia emateko eta eretxiak batzeko.

Horreek udaletxera ekarri ahalko dira erakundera etorriz, egoitza elektronikoa
erabiliz edo udala@larrabetzu.eus helbidera e-mail bidez bialduz.

  • Ekainaren 17an batzordean testua aurkeztuko da haren ganean  eztabaidatzeko.
  • ekainaren 24an, plenoan onartu.
  • Uztailan  BAOn argitaratuko dira, jendaurrean egoteko.
  • Abuztuan  behin betiko onarpena argitaratuko da.