Albisteak

 

Larrabetzuko Udalak doako fotokopia-zerbitzua jarri du ikasleen  eskura konfinamendu egoera berezi honetan.

Ikasten ari diren pertsonek testuren bat inprimatu behar badute, dokumentua alkatetza@larrabetzu.eus  helbide elektronikora bidali ahal izango dute. Udala dokumentua bidali duen pertsonarekin harremanetan jarriko da, berau emateko.

  • Dokumentu osoaren kopia bakarra eskatu ahal izan da eta egiten diren ikasketei buruzkoa izan beharko du.
  • Dokumentuak ezingo du 50 orrialde baino gehiagokoa izan.

Bandoa (PDF 768KB)