Albisteak

 

Larrabetzuko Udalak eta Patchwork taldeak sare bat sortu dugu oihalezko maskarak josteko, larrabetzuar guztiok bat izan dezagun.

Maskarak egiteko materiala behar dugu:

Oihalezko maindireak edo erretiluak (% 100 kotoia)

Gomak (arropetarako gomak, jolasteko gomak... Edozein gomak balio dezake)

Materiala baduzu, utzi udaletxeko atarian, asteartean eta asteazkenean horretarako prestatuko dugun kutxan, 09: 00etatik 13: 00etara edo 17: 30etik 20: 00etara.

Edo, nahiago baduzu, deitu 684 45 06 67 telefonora eta haren bila joango gara.

Larrabetzu, auzolanean!

ESKERRIK ASKO!

Larrabetzukolaguntzasarea@gmail.com
Tel: 684 45 06 67

ZAINDU GAITEZEN!

Kartela 1 (PDF 577KB)

Kartela 2 (PDF 397KB)