Albisteak

 

Galdakaoko lehen mailako arreta unitatetik jakinarazi nahi dizuegu, Covid 19 infekzioak eragindako osasun-alarma/larrialdi egoera dela eta, haren indarraldiak irauten duen bitartean, Galdakaoko osasun-zentroa larunbat, igande eta jaiegunetan irekita egongo dela. Zentroa ohiko ordutegian egongo da zabalik, 08:00etatik 20:00etara Covid 19 diagnostikoarekin bateragarria den arnas patologia  duten pazienteak soilik artatzeko, eta  lehendik ezagunak diren kasu susmagarriak edo baieztatutakoak kontrolatu eta jarraipena egiteko. Arreta anbulatorioan zein etxeetan egingo da.

Zerbitzu hau paziente helduen arreta eremura mugatzen da, hau da, 14 urtetik gorako pazienteen arretara. Gainerako premiazko arreta guztia, ostiral gaueko 20:00etatik astelehen goizeko 08:00ak arte, eta jaiegunetan, betiko moduan  Basauri-Arizko Anbulatorioan egingo da, dagokigun etengabeko arreta-puntuan.