Albisteak

 

Koronabirusak gora ipini dauz gure bizitzak. Danean eragin dau, eta Bizi Larrabetzu aldizkaria bere aldatu egin behar izan dogu arean. Sarrera honetan Santa Agedari buruz, Maskaritari buruz, Martxoak 8ri buruz... egin behar geuntsuen berba. Baita Txakolin Egunari buruz eta prestatzen ari ginan Alkartasun Asteari buruz be. Hori zan asmoa, eta horregaz batera, eta horreek guztiengatik, Herri Ekimena goraipatzea. Baina sarrera aldatu behar izan dogu. Sarrera barrian, gauza guztien ganetik, mezu hau helarazi gura deutsuegu: Osasuntsu gura zaituegu! Jagon zeuen buruak eta jagon gertukoak, egin kasu gomendioei, eta ez etsi.

Horretaz ganera, Udalak egin dauzan gauzatako batzuk azaldu gura deutsueguz Koronabirusak eragindako krisialdia hasi zanetik: Nahiz eta zerbitzua emoten jarraitu, Udaletxea itxi eta langileak etxetik lan egitera bialdu; gomendio- sorta publikatu eta zabaldu, bandoen bidez eta sare sozialen bidez; Udalari zerbitzua emoten deutsien enpresakaz berba egin, lasaitzeko: kontratua mantenduko jakela baina beharginen prestazinoak ez murrizteko, baita beharginak lanera ez bialtzeko, behar-beharrezkoa ez bada; laguntzaile-sarea martxan ipini eta Gurutze Gorriagaz koordinatu, beharrizan bereziak deukezan kolektiboei lagundutearren; herriko nagusiei deitu, banan- banan, zelan dagozan galdetzeko eta, ahal dala, bakotxaren beharrizanei erantzuteko.

Sarrera aldatu behar izan dogu Koronabirusagatik, baina ez guztiz: sarrera honetan Larrabetzuko Herri Ekimena goraipatzen segiduten dogu, lehen baino indar handiagoz, ganera. Larrabetzuko herritar gehienen ardura, konpromisoa eta alkartasuna azpimarratu gura doguz, eta, batez bere, herriko gazteena, prest agertu ziralako, hasiera-hasieratik, edozertan laguntzeko. Gora Larrabetzu! Animo, larrabetzuarrok!

Bizi Larrabetzu Udaberria 2020 (PDF 1,75MB)

Bizi Larrabetzu Udaberria 2020 (issuu)