Albisteak

 
Eusko Jaurlaritzak elkartasun-ekimen antolatuak sustatzeko plan bat egin du 70 urtetik gorako pertsonen eta/edo mendekotasun-egoeran edo administrazioak eragindako bestelako
kalteberatasun-egoeretan daudenen oinarrizko premiei erantzuteko, zeinak beren etxeetan
bakarrik edo bikotekidearekin bizi baitira eta familiaren laguntzarik ez baitute.
Borondatezko laguntza horretatik kanpo geratzen dira sintomak dituzten pertsonak: sukarra edo  arnas sintomak dituztenak, bereziki eztul lehorra dutenak edo arnasa hartzeko zailtasuna dutenak.

Zer beharrei buruz ari gara

Pandemiaren aurkako borrokaren egungo fasean edo hurrengoetan, pertsona batzuk bereziki
kalteberak izan daitezke, beren babesa bermatzeko etxetik atera ezin dutenak eta behar ez  dutenak, eta eguneroko bizitzako behar hauei erantzuteko laguntza behar dutenak:

  • Premia biziko hornidurak eskuratzeko (elikagaiak, higiene- eta garbiketa- produktuak eta premia biziko beste hornidura batzuk).
  • Zaborra jaisteko.
  • Osasun-txartel Indibidualean agindutako sendagaiak jasotzeko.
  • Zure maskotaz arduratzeko (paseatzera atera, larrialdiko albaitari-arreta).
  • Atzeratu ezin diren izapide eta kudeaketak egiteko.

Zer behar da

Etxe bakoitzeko boluntario baten edo biren laguntza (beti berberak), eskatutako profilarekin  (sintomarik gabe, 17 urtetik gorakoak eta 65 urtetik beherakoak, eta patologia kronikorik gabe:  diabetesa, kardiopatiak, arnas gutxiegitasuna, immunogutxitzaileekin tratamenduan daudenak, etab.), etxera ohikotasunez joango direnak (egunero, astean bi edo hiru egun … beharren  arabera), beharrezko neurriak hartuz. Osasun Sailak ezarritako jarraibideei jarraituz  eta planean parte hartzen duen erakunde baten babesean, berme guztiekin (boluntario antolatuak).

Zer gakorekin lan egin nahi dugu?

Erakunde publikoen, Gurutze Gorriaren, Caritasen (688 662 773), hirugarren sektore sozialeko  sareen sarearen (Sareen Sarea) eta boluntariotzako agentzien arteko lankidetzatik, Euskadiko  Elkarrizketa Zibilerako Mahaian eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluan artikulatuak, Eusko  Jaurlaritzako Osasun Sailaren gidaritzapean. Laguntza formala (instituzionala),  telelagunttza-zerbitzuaren eta telefono zentralizatu baten bidez (945 222 222), eta  herritarren elkartasun antolatua bateratuz eta koordinatuz, osasun publikoko arduradunen  eta Lehendakaritzaren ezinbesteko lidergotik.

Zergatik? Izan ere, bizi dugun egoerak erakundeen erantzuna eta konpromiso kolektiboa eskatzen ditu, eta elkartasuna, inoiz baino gehiago, antolatu egin behar da.

Liburuxka (PDF 284KB)