Albisteak

 

EHbilduk aurkeztutako mozioa, Adierazpen instituzionala bezala onartuko da, aho batez.

Gaur egun Larrabetzu Bizkaibuseko hiru lineatan dago:
A3631 BILBO - GALDAKAO - LARRABETZU
A3223 BILBO — LARRABETZU (Artxandako tuneletan zehar)
A2125 ARE ETA - LARRABETZU

Bizkaibus zerbitzuaren tarifa-sistema guneka antolatuta dago eta bertan, orokorrean, Udalerri
bakoitza letik 5era bitarteko zenbakia duen gune bati esleituta dago. Bada, Larrabetzu 3.
gunean dago, nahiz eta Txorierriko gainontzeko herri guztiak, eta baita Galdakao ere, 2.
gunean dauden.
Egoera horrek zera dakar: ordaindu beharreko tiketaren edo Creditrans txartelaren salneurria
2. gunekoa baino %22 eta %26 artean garestiago izatea. Edo bestela esanda: bidaia bakoitzeko, Iarrabetzuar batek gainontzeko txorierritarrek edo galdakoztar batek baino 40 zentimo gehiago ordaindu behar du bere tiketa; edo 25 zentimo gehiago Creditrans txartelarekin ordainduz gero.
Beraz, eta honako hauek kontuan hartuta:

  • A3223 lineak Txorierri zeharkatzen du eta Larrabetzun amaitzen da. Txorierriko gainontzeko herri guztiak daude 2. gunean. Gure udalerria baino ez dago 3.ean.
  • Txorierriko beste udalerrietan ez legez, Larrabetzun ez dago tren-zerbitzurik; beraz,
  • zerbitzu publiko gutxiago izateaz gainera, herrian zerbitzu garestiagoak_ditugu.
  • Izatez, Larrabetzu, Txorierriko herri guztien moduan, Bilbo handian dago; eta hórrela hartu beharko Iitzateke aintzat.
  • Larrabetzuko gazteek Derioko Txorierri Institutura joan behar dute DBH eta Batxilergoa ¡kastera, eta udalerri hori beste tarifa-eremu batean dago.
  • Galdakao ere 2. gunean dago, eta bertan ditugu Larrabetzuko herritarrok Anbulatorio eta Ospitaleko mediku zerbitzuak.

Larrabetzuko Udalak ESKATZEN DU:
1. Bizkaibusek duen tarifa-mapa berriro aztertzeko. Zehatzago, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Bizkaiko Garraio Partzuergoari eskatzen diegu Bizkaibus zerbitzurako duen gunekako tarifa-sistema aldatzeko e_ta Larrabetzuko herria Txorierri eskualdeko gainontzeko herri guztiak dauden 2. gunean sartzeko
2. Erabaki honen berri, herritarrei ere ematea

Adierazpen instituzionala (PDF 498KB)