Albisteak

 

Jaun/Andreok:

Gutun hau idazten dugu herri-erreklamazio bat helarazteko; herritarrek sarri bidaltzen digute udalera erreklamazio hau,eta arazo horri irtenbidea emateko asmoa daukagu. Izan ere, Larrabetzuk Bizkaibuseko hiru linea ditu.

A3631
BILBAO - GALDAKAO - LARRABETZU

A3223
BILBAO - LARRABETZU (Artxandako tuneletan zehar)

A2151
Areeta/Las Arenas - LARRABETZU

Gaur egun, gure udalerria 3. GUNEAN dago. Horrek ondokoa dakar: tiketa edo creditrans txartela 2. tarifakoa baino % 22-26garestiagoa izatea. Egoera hori berriro aztertu dezazun eskatzen dugu, arrazoi hauengatik:

  • A3223 linea Larrabetzun amaitzen da; Txorierri osoa zeharkatzen du eta Larrabetzun amaitzen da. Txorierriko herri guztiak dagoz2. TARIFAN, eta gure udalerria baino ez dago 3. TARIFAN.
  • Txorierriko beste udalerrietan ez legez, Larrabetzun ez dago tren-zerbitzurik; beraz, zerbitzu publiko gutxiago izateaz gainera,herrian zerbitzu garestiagoak ditugu.
  • Izatez, Larrabetzu, Txorierriko herri guztien moduan, Bilbo handian kokatzen dela ulertzen dugu.
  • Larrabetzuko gazteek Derioko institutura joan behar dute DBH ikastera. Udalerri hori beste tarifa-eremu batean dago.  

Arrazoi horiek direla-eta, tarifa aldatzeko eskatzen diogu Aldundiari, eta Larrabetzu 2. tarifa gunean egotera pasatzea.

Zuon erantzunaren zain, adeitasunez agurtzen zaituztet.

Iñigo Gaztelu Bilbao
Larrabetzuko Alkatea

Eskaera ikusi (PDF, 667KB)
Erantzuna ikusi (PDF, 417KB)