Albisteak

 

EH BILDUk BAIETZ BOZKATU ZUEN ETA EAJ-PNVek  KONTRA.

Azaroaren 10ean Boliviako Estatu Plurinazionaleko Presidente Evo Moralesek bere dimisioa aurkeztu zuen, poliziek eta militarrek behartuta. Dimisioa eman baino lehen Morales presidentearen, bere gobernuko kideen eta Boliviako beste hainbat hautetsien senideen kontrako erasoak eman ziren. Estatu Kolpe honen ondorioz, egoera benetan larria da eta konfrontazio zibilerako arriskua handia dela azpimarratu nahi dugu, izan ere estatu kolpea bultzatu duten indarrek errepresioarekin erantzuten ari zaizkio Moralesen alde antolatutako herritarrei. Aurreko hilabetean izandako hauteskundetan Evo Moralesek bozen %46 lortu zituela eta hauteskunde horiek errepikatzeko prestutasuna adierazi duela azpimarratzekoa da ere.

Egoera honen aurrean, LARRABETZUKO UDALAK:

Erakunde adierazpenaren Proposamena

Gogor salatzen du Bolivian ematen ari den estatu kolpea. o Moralesen kontra altxatu direnei eskubide zibil eta politikoen errespetua eta gatazka negoziazio eta akordioaren bidez konpontzera dei egiten die, eta Estatu Kolpe honen kanpo-bultzatzaileei injerentzia geiditu eta Boliviako soberanía errespetatzera deitzen ditu. o Bere babesa adierazi nahi die Evo Morales presidenteari eta El Alton eta Bolivia osoan kolpearen kontra mobilizatzen hasi diren herritarrei.

Herritarrei dei egiten die Estatu kolpe honi aurre egiteko antolatzen diren mobilizazioetan parte hartzera.

MOZIO  HONEN BERRI EMAN, BOLIBIAKO GOBERNUARI ETA HERRIKO ELKARTEARI.