Albisteak

 

2019ko Euskararen Nazioarteko egunerako adierazpena

Bide berriak, modu berriak Ongi etorri etorkizunera!

Jauzika dator euskara. Jauzika mendez mende. Jauzika egunez egun. Bihotzetik bihotzera jauzika. Eta, batez ere, ezpainez ezpain jauzika. Bere eguna du gaur euskarak, Nazioarteko Eguna hain zuzen ere. Baina ongi asko dakigu euskal herritarrok eta euskal hiztunok gaur ospatzen duguna ez dela egunaren mugetara errenditzen. Jauzi egiten du euskarak egunaren mugez gaindi ere. Jauzi egiten du euskarak muga guztiez gaindi, gure ahoan bizi-bizi, gure belarrietan zernahitarako prest beti. Noranahiko euskara gurea, denona.

Zer genuke, bestela, gaur ospatzeko? Bide luzea  egina du euskarak, eta harekin batera euskal hiztunok eta euskaltzaleok, etorkizuna irabazteko etengabeko ahaleginean. Bide luzea du egina euskal gizarteak euskara plaza guztietara duintasun osoz eramateko. Eta asko Iortu da. Jardunak berak erakutsi digu, erakusten digu egunero, ezinbestekoa dela bide horiek, gauzak egiteko moduak, etengabe eguneratzea, eraberritzea, ¡rudimenez biziagotzea. Eta argi erakusten ari gara euskalgintzan ari garen guztiok prest gaudela, eta gogotsu, irakaspena barneratzeko eta praktikan mamitzeko. Jarduerak adostu ditugu. Diagnostikoak hurbildu ditugu. Ekimenak josi ditugu elkarrekin. Elkarrekin ebaluatu dugu egindakoa. Elkarrekin hobetuko dugu hobetu beharrekoa. Eta gizarteak erantzun sendoa eman du, onetsiz euskararen erabilera era iraunkor eta argian handiagotzeko estrategia eta molde berriak. Badugu, bai, zer ospaturik aurtengo Euskararen Nazioarteko Egun honetan ere. Ezagutzen ez genuen modu batean aktibatu zituen iazko gizarte- ariketa arrakastatsuak euskal hiztunak, neurri batekoak nahiz bestekoak. Aktibatu zituen, baita ere, herri aginteak eta askotariko gizarte erakundeak, ikuspegi berri batetik. Eta, batez ere, estrategiak eta diskurtsoak eraberritzeko joera eta prestasuna aktibatu zituen.

Aldekotasuna, horrela, konpromiso eragingarri eta praktiko bihurtzeko bidean jarri zen. Badator, hurbileko ostertzean, ekimen haren jarraipena. Euskaraldia berraktibatuko dugu, berriz ere denon arteko adostasun eta Iankidetzan, eta hurrengo urteko Euskararen Nazioarteko Egunak izango du, ezinbestez, toki propioa ariketa sozial erraldoi horren ¡ngurumarian. Ez da, baina, horretara mugatzen euskararen erabilera areagotzeko eginahala. Ezin inoia ere horretara mugatu. Alorrez alor Iandu beharra dago erabileraren Iandarea, sendo haz dadin.

Ugari dira berariazko Ianketa eskatzen duten alorrak, eta horien guztien artean bada bat gizarte-bizitzaren gune-gunean dagoena: ekonomia, lana eta kontsumoa biltzen dituen arloa, hain zuzen ere, gizartearen eta herritarron bizitzaren motore nagusia baita. Arlo sozioekonomikoak eta euskararen erabilerak elkarri egin behar dioten ekarriaren garrantzia ez da gutariko inorentzat ezezaguna. Bai baitakigu ez deia hizkuntza normalkuntzarik Ianaren, ekonomiaren eta kontsumoaren munduan erro sakonik ez duenik. Sendoak dira, alor horretan ere, eragile nagusiak egiten ari diren urratsak. Eta horietan lehena, zalantzarik gabe, euskararen erabilera askotariko erakundeen izaeraren ezaugarrien artean txertatzea dago. Bide berriak, modu berriak, arIo sozioekonomikoan ere. Estrategia berriak, beraz. Konpromiso berriak. Konpromisoari erantzuteko molde berriak. Praktika berriak.  Azken batean, aldekotasun eraldatzailea da gure gizartea, euskal hiztunok eta euskaltzaleok aktibatuz, bideratzen ari dena.

Bertan du euskarak etorkizuna.

Bide eta praktika berrietatik datorren etorkizuna. Ongi etorri etorkizunera!

Honenbestez, Larrabetzuko Udalak bat egiten dau abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dala eta, EUDEL kide dan HAKOBAn, Hizkuntza Politikako gaietan Herri Aginteak Koordinatzeko Batzordean, Iandu dan Adierazpen instituzionalagaz. Halandaze, adierazpenari atxiki, eta Euskeraren Nazioarteko Egunaren edizino barri honen aldeko udal sostengua agertu gura dogu.

Horren gainera, Euskararen Nazioarteko Egunean, aldarrikapena eta konpromisoa adierazi gura deutsegu Larrabetzuko herritarrei ezeze, euskal herritar guztiei. Euskal Herriko berezko hizkuntza dan euskara Euskal Herri osoan ofiziala izatea aldarrikatzen dogu eta honako konpromisoak hartzen doguz: euskararen ezagutzaren, erabileraren eta sustapenaren alde Ian egiten daben alkarte eta erakundeak laguntzen segitzeko konpromisoa, Iarrabetzuarrei euskara ¡kasteko eta erabiltzeko aukera zein laguntzak emoten jarraitzeko konpromisoa, eta Larrabetzuko Udalean euskara zerbitzu hizkuntza, Ian hizkuntza eta komunikazino hizkuntza izan daiten urraturiko bideari eusteko konpromisoa.