Albisteak

 

Datozen lau urteetarako planaren diseinuan ondokoak hartu dira oinarritzat:
Prozesu parte-hartzaile desberdinetatik jasotako informazioa aztertuta, gaur egungo azpiegiturak hobetzea lehentasuna da.
Gobernu taldearen hauteskunde programa.

Honako inbertsioak aurreikusten ditugu datozen lau urteetan:

Gaur egungo azpiegituren mantentzea eta hobekuntza:

  • Eskolako mantentze-lana  gure herriarentzat,  estrategikoa da.Eskolako aterpea ondo estali eta eraikinaren egitura hobetzea: energia errendimendua, isolamendua hobetu leihoak aldatuzkatuta, gelak margotu… Datozen hiru urteetarako kostua: 200.000 euro
  • Pilotalekua: Berokuntza jarri, gimnasioa berriztatu, berrikuntzak instalazioetan.  150.000 euro
  • Igerilekuak eta futbol-zelaian hobekuntzak: Aldagelak berritu eta beste hobekuntza batzuk: 60.000 euro.
  • Eskolako txinbo gunea estali….  125.000  euro
  • Errepideen konponketak:   100.000 euro
  • UDALETXEA. Obra integrala: 950.000 euro.
  • Mugikortasun Plana: 2013ko Planaren garapena: 100.000 euro.
  • Saneamendu sarea zaharberritu:  400.000 euro

Inbertsioak guztira: 2.065.000 euro

Nola finantzatu inbertsioak:

  • 2019/12/31 soberakina: 200.000 euro
  • 2020-2023ko aurrekontuetatik,  1.105.000 euro inbertsiotarako.
  • 400.000 euroko mailegua 20 urtera. Gaur egun, Udalak ez luke inolako arazorik izango mailegu hau bere gain hartzeko. Mailegu honek urtean 28.000 euroko amortizazioa beharko luke.
  • Diru-laguntzak: 360.000 euro

Sarrerak guztira:  2.065.000  euro.

Epeak. Plangintza

2020-2021

  • Udaletxearen konponketa
  • Saneamendu sarearen lehengo fasea
  • Eskolan leihoak aldatu. Lehenengo fasea
  • Errepideen konponketaren lehen fasea
  • Pilotalekuan berokuntza jarri

2022-2023

  • Eskolako txinbo gunea estali
  • Eskolako leihoak aldatzen amaitu
  • Igerilekuetan, pilotalekuan eta futbol aldagelatan konponketak
  • Errepideak konpondu.

Inbertsio plan estrategikoa 2020-2023 (PDF 1,10MB)