Albisteak

 

EAJ-PNV eta EHbilduren botoakaz onartuta - Adierazpen instituzionala

Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako independentismoaren liderren aurka emandako epaiaren aurrean,  LARRABETZUKO UDALAK ondorengoa adierazten du:

  1. Espetxeratuta dagozan eta epai honek kondenatzen dituen kataluniar ordezkarien askatasuna erreklamatzen dogu, epaitutako gertakariak esparru politikora mugatzen dirala ulertzen dogulako.
  2. Gure alkartasuna eta hurbiltasuna adierazten deutsegu egoera bidegabe honek kaltetzen dituen pertsona guztiei, beren senideei eta ordezkatzen dabezan erakunde politiko eta sozialei. Era berean aldarrikatzen dogu epai bidegabe honek behar dauan erantzun irmo, bare eta anitza kataluniar gizarteak baliatu izan dauan bide beretik eroatea,hau da, bide baketsu eta demokratikoen bidez.
  3. Espainiako jarduneko Gobernuari eta Espainiako gainerako indar politikoei demokraziaren oinarrizko printzipioak errespetatzeko dei egiten deutsegu eta eskatzen deutsegu auzi hau bide onetik eroan dagiela, epai honek dakarzan ondorio pertsonal eta politikoak arintzeko bidea ekarriko daben konponbideak bilatuz, eta alkarrizketari aukera bat emon dagiela legalitate eta zilegitasun demokratikoa uztartuz, aniztasuna errespetatuko dan eta auzi politikoak baliabide politikoen bidez erabakiko diran egoera batean.  Izen bere, Urtenbidea elkarrizketatik eroan behar da eta alkarrizketatik etorriko da. Alkarrizketa ireki, eraikitzaile eta demokratikotik. Kataluniako biztanleriaren gehiengoaren borondateari asebetetzeko erantzuna emongo deutson negoziaketatik. Hiritargo honek bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea dauka.
  4. Geure egiten dogu, herrien autodeterminazio-eskubidea lantzeko konpromisoa, herrien asmo demokratikoaren

 Adierazpen instituzionala (PDF 478KB)