Albisteak

 

Garrantzitsua da, emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko eta berdintasuna lortzeko, guztion artean herritar ororen segurtasun eskubidea bermatze aldera espazio seguruak eraikitzea espazio publikoetan; hau da, ekipamenduetan, komertzioetan, tabernetan eta auzuneetan.

  • Ekintza: Formazio saioa
  • Noiz: azaroak 14
  • Ordua: 18:30etik 20:00etara

Indarkeria matxista kasurik ikusi edota entzun duzu zure inguruan? Zerk egiten du ikusezin? Eta zeintzu tresna behar ditugu berau detektatzeko eta behar bezala erantzuten jakiteko?

Indarkeria matxista egunero topatu ahal dugu keinu txiki eta handi askotan, eta guztiok dugu zer egin jarrera hauek eteteko, zein babesa eskaintzeko, indarkeria sufritzen ari direnei. Askotan, ordea, baliabideen eta tresnen faltak geldiarazi egiten gaitu eta, ez erantzuteagatik, indarkeria sustraitzen laguntzen dugu.

Larrabetzuko Udalak indarkeriaren kontrako jarrera aktiboa sustatu nahi du indarkeria matxistaren zantzu guztiak denon artean errotik ezabatzeko. Hori dela eta, tresnak eskaini gura dizkizuegu antzemateko eta erantzuten jakiteko, eta gure inguruan dauden baliabideak ezagutzera emateko. Horretarako, formazio saio batera gonbidatzen zaitugu, azaroaren 14an, Anguleri Kultur Etxean, arratsaldeko 18:30etik 20:00etara.