Albisteak

 
Gobernu taldekideok argi dugu hiritar guztiek eskubidea dutela bere iritzia kontuan hartua izan dadin eta herri parte-hartzeak edozein proiekturi mesede egiten diola.

2020ko aurrekontuak prestatzen ari gara eta gure asmoa aurtengo abenduan onartzea da. Udal kontuak dira eta edozein familiaren ekonomian bezala: zelako diru-sarrerak, halako gastuak. Larrabetzuarron iritzia jakin gura dugu aurrekontuen zirriborroa idatzi eta abenduan onartzeko.

Kontuan hartzekoak:

Diru-sarrerak

Urrian ordenantzak eta herri prezioak onartuko ditugu. Udalkutxako diru sarrerak, 2020 urterako iazkoak baino hobeagoak izatea espero dogu eta diru-sarrera orokorrak, gutxi gorabehera, %2 igotzea.

Inbertsioak

2019ko urriko osoko bilkuran datozen urteetarako inbertsio plana onartuko da. 2020rako udaletxeko obren proiektua eta lizitazioa eginda edukitzea espero dugu ur zikinak eta euri urak banatzen hasteko obrak martxan jarri eta eskolan konponketak egiten jarraitzea.

Oraindik ez da 2019 amaitu, baina proiekzioa egin eta hemen aurkezten dugu, kontutan izateko proposamenak egiterakoan.

Klik egin hurrengo estekan galdetegira sartzeko: