Albisteak

 
Larrabetzuko Udal Liburutegiak erabiltzaileen esku itxiko dauz kontsultarako tablet-ak. Zerbitzu honen helburu nagusia da Larrabetzuko liburutegian erabilgarri dagozan baliabide teknologikoen erabilera areagotzea, irakurketa bultzatzeko tresna lagungarri gisa, baita Herri Liburutegiak Informazino eta Ezagutzaren Gizartearen garapenari laguntzeko bitarteko gisa be.

1. artikulua. Erabiltzaileak.

Zerbitzu hau adin nagusiko edonork erabili ahal izango dau baldin eta Liburutegiko txartela indarrean badau, eta beti be Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea (EIPS) osatzen daben liburutegien mailegu araudia ez betetzeagaitik blokeauta ez badago.

2. artikulua. Baldintza orokorrak

Baldintza orokorrak

  • Erabiltzaileak, zerbitzu hau erabiltean, berau zuzentzen dauan araudia onartzen dau.
  • Zerbitzua erabilteko, aldez aurretik liburutegiko txartela aurkeztu beharko da eta NANa, pasaportea edo egoitza txartela eskatuko dira nortasuna egiaztatzeko.
  •  Pertsona bakotxeko tablet bat baino ez da itxiko, horri jagokozan osagarriakaz (poltsa, konexino-kablea eta memoria-txartela).
  • Tablet-ak Liburutegian baino ez dira kontsultauko, ezin izango dira Liburutegitik kanpo atera. Kontsulta zerbitzuaren ordutegia, liburutegiaren ordutegiaren menpe egongo da. Kontsulta zerbitzuaren iraupena gehienez ordu bikoa  izango da eta ezin izango da luzatu.
  • Ekipoak biztuta itzuli beharko dira, bere osagarri eta gehigarri guztiakaz eta egoera onean. Liburutegiko beharginak egiaztatuko dau, erabiltzailea aurrean dagoala, gailua egoera onean dagoala.
  • 13 urtetik beherako adingabeek gailuak erabili nahi badituzte, horiez arduratuko den heldu batekin etorri beharko dute.

3. artikulua. Erabilera baldintzak.

  • Erabiltzailea kontsultarako itxitako ekipoaren erantzulea da erabat, eta berau ondo zaintzeaz arduratuko da kontsulta aldian dagoen bitartean. Tablet-aren edozein anomalia edo funtzionamendu oker liburutegiko beharginei jakinarazo beharko jake. Erabiltzaileak ezin izango dauz aldatu aplikazinoak, ezta gailuaren osagarriak be.
  • Larrabetzuko liburutegiak ez dau datuak gordetzeko gailurik emoten eta ez da gertatu leitekezan informazino galeraren erantzule egingo.

4.artikulua. Galera edo hondatzea.
Tablet-a galdu, suntsitu edo hondatu egiten bada, erabiltzaileak gailua ordezkatu beharko dau ezaugarri bardinak dauzan batengaitik