Albisteak

 

2019-2020 ikaturtea antolatzen hasi gara dagoeneko. Dantzari txikien eskolak astearteetan izango dira orain arte bezala eskolako gimnasioan, adinaren arabera honako ordutegietan banatuko ditugularik:

  • LH1 eta LH2: 18:30-19:30
  • LH3 eta LH4: 17:30-18:30
  • LH5, LH6 eta DBH1: 16:30-17:30

Nagusien taldeari dagokionez, astearte eta ostegunetan izango ditugu entseguak 19:30- 21:00 artean gimnasioan ere. Lehenengo aldiz nagusien taldean hasi nahi duzuenontzako egokitzapen saioak egingo ditugu hasierako hiruhilabetekoan asteartean ohiko orduan eta ostegunetan 19:00-19:30 artean.

Izena emateko epea irailaren 23a arte egongo da irekita. Horretarako anguleritik pasa eta datuak bete baino ez duzu egin beharko. Urriaren 1ean hasiko gara dantzan!

Animatu zaitez eta erdu Bizkargi dantza elkartera!

Informazio gehiago, esteka honetan.