Albisteak

 

Birziklapenaren kontzeptua Bizkaiko herritarrentzat errazagoa eta hurbilagoa egitea. Horra hor Garbigune mugikorren helburua. Izan ere, asmoa da ohiko garbiguneetara joateko aukera emateaz gain, udal-mugarte barruan bertan ere egin ahal izatea. Bi edukiontzi ibiltari egongo dira ekimen honi atxikitako udalerrietan. Edukiontzi ibiltari horiek etxeetan sortutako hondakinak jasoko dituzte, udalekin aurretiaz adostutako egutegiaren arabera.

Horrela, garbigune ibiltaria astebetez egongo da udalerri bakoitzean, astelehena eta ostirala bitartean; oro har, udalerriaren erdiko guneren batean jarriko da, ahalik eta pertsona gehienek eskuragarri izan dezaten.

Data: Irailaren 2tik 6ra.
Tokia: Lehendakari Agirre, 6 (frontoiaren aurrean)

Kartela (PDF 0,98MB)

Informazio gehiago esteka honetan.