Albisteak

 

Larrabetzuko Udalak herriko taberna eta jatetxeetan plastikozko ur-botilen ordez txorrotako ura erabiltzearen aldeko kanpaina martxan jarri du.

Bizkaiko Ur Partzuergoren laguntzaz, debalde banatuko dira, herriko taberna eta jantokietan, berrerabiltzeko kristalezko ur-botilak. Helburua zera da: botila horietan bezeroei txorrotako ura eskaintzea.

Iturriko ura edanez hondakinik gutxiago sortzen dugu, gutxiago kutsatzen dugu eta, gainera, dirua aurrezten dugu.