Albisteak

 

Agintaldi berria dago martxan. Aldizkari honetan azken udal hauteskundeetako emaitzak eta udal talde berria osatuko duten pertsonen datuak ikus ditzakezue.

Bizi Larrabetzuren ale honetan erakunde, enpresa eta herriko elkarteen arteko elkarlanaren bidez garatutako proiektuak ere aurkituko dituzue, adibidez, Udalak, Gurpide Elkarteak, Txinpasmendi Guraso Elkarteak eta Azurmendi jatetxeak sinatutako protokolo bat, birziklatze-praktika onak, lehen sektorea eta herriko ekonomia zirkularra bultzatzeko asmoa duena.

Aurten azpiegitura garrantzitsuetan 830.000 € inbertituko dira. Lehendakari Agirre kaleko aparkalekua (jadanik amaituta dago), eta udan burutuko diren lanak (plazako aterpea, eskolako aterpearen hobekuntza, autokarabanentzako aparkalekua eta aisialdirako gune bat, Mirandako bihurgunean).

 Aldizkaria (PDF 2,13MB)