Albisteak

 
  • Edozein eraikin, ibilgailu edo landaredi altutatik urrun kokatu sua. Gutxienez, sutarako egur-piloaren  altuera baino 5 aldiz urrunago.
  • Argindarraren aireko lineetatik edo telefono kabletatik urrun jarri sua.
  • Sutarako piloak ezin du izan 4 metro baino gehiago bere dimentsioetariko baten ere ez.
  • Garbi eduki pilaketaren ingurua: ez dadila egon inolako erregairik, belarrik, sasirik, paperik nahiz ehunik sua heda dezakeenik.
  • Saiatu aurreko egunetan pilaketarik ez egiten; ez behintzat sua piztu baino 72 ordu lehenagora arte.
  • Zorua asfaltozkoa bada, edo kaltetu daitezkeen baldosak badira, hareazko edo lurrezko geruza bat jarri, gutxienez 10 cm-koa.
  • Kontuan hartu haizearen norakoa eta indarra. Haizeak indarrez eta kontrara jotzen badu, baliteke sua bertan behera utzi beharra izatea eta premiagabeko arriskurik gabe gozatu gauaz.

Bizkaiko Foru Aldundiko su itzaltze zarbitzuen gomendiak (PDF 2,40MB)

San Juan suetarako segurtasun-gomendioak (PDF 211KB)